Emakumeei egindako ziztaden aurkako manifestazioa izan da Donostian
Ehun bat pertsona, gehienak gazte, manifestatu dira larunbat honetan Donostiako kaleetan, Aste Nagusiaren lehenengo egunean, azken hilabeteetan emakumeei egindako ziztadak salatzeko.
Itaia taldeak deitutako mobilizazioa 12:30ean abiatu da Boulevardetik, 'Ziztadarik ez! Erasoen aurrean babesa antolatu' lemapean. Donostia erdiguneko kale nagusietatik eta Alde Zaharretik igaro dira, Boulevardean berriro bukatzeko, eta orduan Leire Andino Itaia taldeko Donostiako bozeramaileak agiria irakurri du.
Azken hilabeteetan "Euskal Herriko jaietan eta herritan emakumeei egindako 100 ziztada baino gehiagok asko kezkatzen gaitu", esan du Andinok. "Emakumeok egunero eraso mota asko pairatzen ditugu", jarraitu du, "eta urtetik urtera errepikatzen dira".
Gainera, indarkeria matxista honekin bukatzeko "benetako borondaterik ez" dagoela salatu du, eta egiten den bakarra dela "jaietan polizia gehiago jartzea eta hori normalizatzea". Horren aurrean, emakumeen segurtasunerako "neurri eraginkorrak" abiatzera deitu du, eta Itaia taldeak "helburu horrekin bitartekoak" prestatu dituela iragarri du.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda