Euskadi Turismo
2024/06/16 - 13:17
Uda giroa eta tenperaturen igoera nabarmena asteari hasiera emateko
Aldaketa laster iritsiko da, asteartean giro nahasiagoa eta ezegonkortasuna areagotzea espero baita. Tenperaturek behera egingo dute.
2024/06/10 - 19:21
Tokiko herritarrei zein kanpoko bisitariei egokitutako gida turistiko berria aurkeztu du Gipuzkoako Aldundiak
Gida berriak "tresna erabilgarria" izan nahi du, turismo jasangarriaren aldeko apustua eginez, ingurumenaren eta tokiko kulturaren errespetua eta zaintza lehenetsiz.
2024/06/10 - 15:27
Bilbok hainbat ikuskizunekin ospatuko du bere sorreraren urteurrena asteburu honetan
Aurten, argi eta musika ikuskizunak berreskuratuko dira, Arriaga Antzokiaren fatxadan eta Eleiz Museoko klaustroan soinuarekin lagundutako irudien proiekzioak eginez. Bilbok, 724. urteurrena ospatuko du.
2024/06/06 - 14:35
Asteburuan ezegonkortasuna itzuliko da, zaparrada mardulekin eta tenperaturen jaitsierarekin
Ostiralean eguraldi kaskarra areagotuko da, hodei gehiagorekin eta han-hemenka espero diren zaparradekin, bereziki arratsaldean. Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira igandean.
2024/06/05 - 19:43
Hego Euskal Herrian 6.723 etxebizitza turistiko daude, duela urtebete baino 1.134 gehiago
Euskal Autonomia Erkidegoan 5.140 etxebizitza turistiko daude, duela urtebete baino 787 gehiago; horietatik 2.611 Bizkaian daude, 1.183 Gipuzkoan eta 346 Araban. Nafarroan 1.583 pisu turistiko dira, iaz baino 347 gehiago.
2024/06/01 - 22:05
Apartamentu turistikoetako sarrailak erabilezin utzi dituzte Iruñean
Nafarroako Apartamentu Turistikoen Elkarteak salatu duenez, kandadu motako sarrailak silikonarekin eta itsasgarriarekin saboteatu dituzte.
2024/05/25 - 19:09
Turismo masiboaren aurkako protestak Estatu osora zabaltzen ari dira
Atzo Eivissan egin zuten manifestazioa; apirilean, besteak beste, Kanaria uharteetako kaleak jendez bete ziren, eta bihar Donostian egingo dute protesta.
2024/05/21 - 12:07
Fuji mendiaren bista ezagun bat gortina batekin estali dute Japonian, turista gehiegi bertaratzen direlako
Turismo masiboak oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa blokeatzen zuen Fujikawaguchiko hirian. Hori dela eta, 2,5 metroko altuera eta 20 metroko zabalera duen gortina beltz bat jarri dute agintariek.
2024/05/20 - 15:31
Anton Arriolak baieztatu du Afganistanen zauritutako bilbotarra ''ondo eta animotsu'' dagoela
Kutxabankeko presidenteak jakitera eman duenez, BBK-ko langile ohia bankuko Erretiratuen Elkartearekin harremanetan jarri da eta "ondo" dagoela jakinarazi die.
2024/05/20 - 13:30
Afganistanen zauritutako bilbotarrak hobera egin du, baina larri dago
Atzerri ministro espainiarrak esan du diplomazialariak daudela Asiako herrialdean zaurituak "beharrezko osasun arreta" jasotzen duela ziurtatzeko.
2024/05/19 - 22:57
Afganistanen ostiralean turista talde baten aurka egindako erasoan zaurituetako bat Bilboko emakume bat da
Araceli Tamayo, 82 urteko bankako erretiratua eta bidaiari amorratua, Kabulgo ospitale batean dago. Hiru turista katalan hil zituzten atentatuan. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa.
2024/05/19 - 14:03
'National Geographic Explorer' ontzia Pasaian porturatu da
Poloetara bidaiak egiten dituen ontzi horretan, 131 bidaiari (ikerlariak eta turistak) eta 88 tripulatzaile doaz. Vilagarcia de Arousatik (Galizia) dator, eta 14:00ak arte egongo da Pasaiako badian. Bordelera abiatuko da ondoren.
2024/05/19 - 12:47
Diplomazialari espainiarrak iritsi dira Afganistanera, eta turistetako batek etxerako bidea hartu du jada
Zauritua "egoera kritikoan baina kontziente" dago. Hildakoetako bi Bartzelonan eta Terrassan farmazia bana zuten ama-alabak dira. Zazpi pertsona atxilotu dituzte erasoarekin zerikusia dutelakoan.
2024/05/18 - 23:50
Afganistan, talibanen mende egon arren, gero eta jende gehiago erakartzen duen herrialde arriskutsua
5.000 turista atzerritar inguru jaso zituen Afganistanek 2023ko martxotik 2024ko martxora bitartean, talibanen menpe egon arren eta nazioarteak bertara ez joateko gomendioa egin arren.
2024/05/18 - 19:15
Diplomazialari espainiarrak Afganistanera bidean dira hildakoak eta zauritua lehenbailehen etxeratzeko
Zauritua "egoera kritikoan baina kontziente" dago. Hildakoetako bi Bartzelonan eta Terrassan farmazia bana zuten ama-alabak dira. Zazpi pertsona atxilotu dituzte erasoarekin zerikusia dutelakoan.
2024/05/18 - 10:12
Hiru turista katalan hil dituzte Afganistanen
Erasoa Bamyanen egin dute, Afganistan erdialdeko izen bereko probintziaren hiriburuan. Talibanen Gobernuak jakinarazi duenez, lau pertsona atxilotu dituzte. Espainiak itxita du Kabulen duen enbaxada 2021eko abuztutik, eta Atzerri Ministerioak "Afganistanera inola ere ez bidaiatzea" gomendatzen du.
2024/05/06 - 10:05
Albiste izango dira: EITB Data: Etxebizitza turistikoak, EAJren akreditazioa, Basterretxea jaio zela 100 urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/06 - 08:00
Etxebizitza turistiko gehienak kostaldean daude
Kostako udalerriek dute etxebizitza turistiko gehien, hiriburuetatik aparte. Bermeo (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) daude zerrendaren goiko postuetan.
2024/05/06 - 08:00
Hiru plaza turistikotik bat etxebizitza batekoa da: ia 6.000 daude Hego Euskal Herrian
Bizkaia da etxebizitza turistiko gehien dituen lurralde historikoa: 2.000tik gora. Gipuzkoa da bigarrena, oso gertu, 1.000 biztanleko bederatzi plaza baititu.
2024/05/06 - 08:00
Hiriburuetako etxebizitza turistikoak erdiguneetan pilatzen dira
Donostia da mota honetako etxebizitza gehien dituen udalerria: 1.286. Erdialdean, Grosen eta Parte Zaharrean daude gehienak. Bilbok 938 ditu, gehienak Zazpikaleetan.