2022/07/14 - 16:39
Twitter martxan da berriro, mundu osoan erorita egon ostean
Sare sozialak huts egin du ostegun honetan Europako hainbat tokitan. TweetDeck bezalako tresnetan ere eragina izan du, irudiak eta edukiak ikusteko arazoak egon baitira.
2022/07/13 - 12:02
Twitterrek Musk salatu du enpresaren erosketarekin aurrera jarrai dezan
Aurreko astean, handikiak erosketaren kontratua deuseztatzeko asmoa plazaratu zuen. Norgehiagoka legalari ekin baino lehen, bi aldeek 1.000 milioi dolarreko zigorra adostu zuten balizko akordioa hausten zuenak ordaintzeko.
2022/07/11 - 18:19
Twitter erosteko kontratua deuseztatzeko asmoa du Elon Muskek
Twitterrek, aldiz, erosketa akordioa betearazteko auzitara joko duela iragarri du. Antza denez, Muskek eta Twitterrek 1.000 milioi dolarreko zigorra adostu zuten, balizko akordioa hausten zuen aldeak ordaintzeko.
2022/06/15 - 13:13
Sareak
Edozer gauza esan daitekeela dirudi, eta horrek erasoen helburu direnei min handia egiteaz gain, harremanak eta eztabaida polarizatu egin ditu, muturrera eraman ditu, akordioak eta hurbiltasuna zailduz eta taldeak eta gizarteak apurtuz.
2022/06/06 - 19:33
Erosketa bertan behera uzteko mehatxu egin dio Muskek Twitterri, kontu faltsuen berri ez emateagatik
Handi-mandiaren abokatuek gutun batean ohartarazi dutenez, Twitter "bat-egite akordioan jasotako informazio eskubidea aktiboki oztopatzen" ari dela pentsatzen du Muskek.
2022/05/13 - 14:54
Elon Muskek Twitterren erosketa geldiarazi du, behin behinean
Enpresariak erabakia hartu du plataforma horren erabiltzaile faltsuen kopurua % 5etik beherakoa dela baieztatu arte, hilaren hasieran argitaratutako txosten batean adierazten den bezala.
2022/05/11 - 08:54
Donald Trump Twitterrera itzultzea baimenduko du Elon Muskek erosketa gauzatzen duenean
Elon Musken iritziz, "akatsa" izan zen presidente estatubatuarra Twitterretik kanporatzea. 2021ean, Kapitolioaren aurka erasoa izan ostean, profila behin betiko itxi zion sare sozialak.
2022/05/08 - 20:00
Sinn Feinen garaipena ospatu du Otegik, "Irlanda batu eta justuari bidea irekitzen diolako"
Twitterreko mezu batean, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du: “Denak dirudi ezinezkoa egiten den arte”.
2022/05/04 - 12:48
Elon Muskek iragarri du Twitter "tarifa arin bat" kobratzen hasi daitekeela erabiltzaile batzuei
SpaceX eta Tesla konpainietako buruak Twitter erosi zuen joan den astean 44 bilioi dolarren truke. Laster hasi da aldaketak proposatzen; azkena, "tarifa arin bat" kobratzen hastea enpresa eta gobernuetako erabiltzaileei.
2022/04/26 - 22:48
Nor da Elon Musk?
Berrogeita hamar urte dauzka. Hegoafrikan jaio zen, baina Kanadako eta Estatu Batuetako nazionalitateak ere badauzka. Ikasketak bukatu zituenean, argi zeukan hiru eremutan zentratu nahi zuela: Internet, berriztagarriak eta espazioa. Eta hori dena egin du asperger sindromea duen arren.
2022/04/26 - 22:44
Zergatik erosi du Elon Muskek Twitter?
Twitter Elon Muskek erosita, sare soziala aldatu egingo da. Besteak beste, jada esana du kontuak blokeatzearen kontra dagoela, Donald Trumpekin egin zen bezala. Erosketa honen atzean zer dagoen eta zer aldaketa ekarri ditzakeen galdetu diegu adituei.
2022/04/25 - 22:59
Elon Muskek Twitter erosi du
Sare sozialak onartu egin du munduko pertsona aberatsenak egindako eskaintza, 44.000 milioi dolarrekoa inguru.
2022/04/25 - 21:57
Elon Muskek gertu du Twitter erostea
AEBko hedabideen arabera, baliteke hurrengo orduetan egitea iragarpen ofiziala.
2022/04/22 - 01:58
Elon Muskek Twitterren erosketa negoziatu nahi du, 46.500 milioi dolarreko finantzaketarekin
Twitterreko akzioen % 9 baino gehiago duen enpresaburuak 43.000 milioi dolarreko eskaintza publikoa egin zuen apirilaren 14an hori erosteko, unekoari kontrajarrita.
2022/04/14 - 21:39
Elon Muskek Twitter erosteko eskaintza publikoa egin du
Enpresaburua, Forbes zerrendaren arabera munduko pertsonarik aberatsena ere badena, Twitterren %9,1eko parte hartzearen jabe da. Hain zuzen ere, 73,5 milioi akzio eskuratu ditu, berriki.
2022/04/04 - 23:49
Elon Muskek, Teslaren sortzaileak, Twitterren % 9,2 erosi du
Forbes aldizkariaren arabera, Musk 2021eko Amerikako bigarren gizonik aberatsena da, Jeff Bezosen atzetik.
2022/04/04 - 10:08
90 pertsona baino gehiago hil dira Mediterraneoa zeharkatu eta Europara iritsi nahian ari zirela
Greziako petrolio-ontzi batek hondoratutako ontzian zihoazen lau pertsona erreskatatu ditu. Mugarik gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak esan duenez, ontziak gutxienez lau egun zeramatzan itsasoan eta leporaino beteta zihoan.
2022/03/03 - 17:44
Argiak itzaltzeko deia egin dute sare sozialen bitartez, Errusiaren inbasioa gaitzesteko
Sare sozialetako hainbat erabiltzailek adierazi dutenez, "nahiago dugu iluntasunean eseri, Putinen gasa eta petrolioa erosi baino".
2022/03/01 - 11:46
Meta (Facebook), Twitter eta Google konpainiek neurriak hartu dituzte Putinen aldeko hedabideak geldiarazteko
Errusiako Gobernuaren aldeko mezuak igortzen dituzten hedabideen emisioak debekatzeko Europar Batasunak egindako eskaerari erantzuten hasi dira sare sozialak.
2022/02/05 - 18:39
Bere "luma juridikoa" eskaini dio Olonak (Vox) Sayasi, UPNko diputatu aktari eusteko borrokan
"Beti izan naiz eta izango naiz askatasunaren eta duintasunaren aldeko borrokalaria. UPN alderdian ere bide horri eusteko lanean jarraituko dut" idatzi du Twitterren Sergio Sayasek, akta uzteko eskatu dion Kontseilu Politikoaren ondoren.