Elon Muskek Twitter erosteko eskaintza publikoa egin du
Elon Musk enpresaburuak, Teslaren sortzaile eta kontseilari delegatuak, 43.394 milioi dolarreko (39.803 milioi euro) eskaintza publikoa egin du, Twitter erosteko. Hala adierazi du Estatu Batuetako Balore Merkatuaren Batzordeari sare sozial horren bitartez helarazitako ohar batean.
Duela zenbait egun Twitterren lehen akziodun bilakatu zen enpresaburuak aurkeztutako eskaintza eskudirutan ordaintzekoa da erabat. Elon Muskek 54,20 dolar eskaini ditu Twitterreko akzio bakoitzeko. Horrek % 54ko hobaria suposatzen du urtarrilaren 28arekiko; orduan hasi zen Musk Twitterreko akzioak erosten. Era berean, hobaria % 38koa da apirilaren 1arekiko; konpainian zuen estatusa ezagutarazi zuen eguna.
Eragiketa honetan akzio guztiak eskuratzean, Twitter Burtsatik kanpo geldituko litzateke, administrazio kontseiluak eskaintza ontzat emanez gero eta akziodunek onartuz gero.
Akziodun nagusietako batek ezetz erantzun du
Saudi Arabiako Al Waleed bin Talal printzeak, konpainiaren akziodun nagusietako batek, uko egin dio Musken eskaintzari. "Ez dut uste Elon Muskek proposatutako eskaintza (54,20 dolar akzioko) Twitterreko berezko baliora hurbiltzen denik, hazkunde-aukerak kontuan izanda", idatzi du sare sozialean bertan.
"Twitterreko epe luzeko akziodun handienetako bat izanik, Kingdom Holding Company (KHC) eta nik eskaintza hori errefusatzen dugu", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela azaldu ondoren. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko ere baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Arcelor Olaberriak bere ekoizpena gelditu du lehen aldiz lehortearen ondorioz
Oria ibaiaren emari txikia dela eta, Gipuzkoako plantako labe handiaren jarduera eten behar izan da, eta astearte honetan berrabiarazte-prozesuan dago.
Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen itunak ez duela automatikoki bertan behera uzten udazkenerako deitutako lanuztea.
EAJk eta PSE-EEk zerga-neurrien marko komuna adostu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako
Neurriak hiru lurralde historikoetarako dira, nahiz eta bakoitzak marko komun hori handitu edo osatu ahal izango duen bere beharren arabera. Araban eta Gipuzkoan, Gobernukide diren bi alderdiek oposizioko talderen baten babesa beharko dute neurriak aurrera ateratzeko.
Arropagintza azkar eta merkearen gaineko zerga berria ezarri dute Frantzian
Sheinek eta Temuk, besteak beste, jantzi bakoitzeko 50 zentimo eta 12 euro arteko zigor-tasak ordaindu beharko dituzte gaurtik aurrera.
Dieselaren prezioaren deskontua 20 zentimora igo da litroko; gasolinaren prezioaren gainekoa, ordea, 5 zentimora jaitsi
Gasolioaren prezioaren gainean ezarritako beherapen fiskala bikoiztu egingo da gaurtik aurrera, eta gasolinaren gainekoa, berriz, erdira murriztu.
Eusko Jaurlaritza abeltzainekin bilduko da berriro arratsaldean, lehortearen eragina aztertzeko
Nekazaritza elkarteek eta sindikatuek, besteak beste, EAE lehorte-eremu izendatzea nahi dute, eta neurri bereziak hartzea. Bilera 16:00etan izango da, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitza nagusian.
Garamendik (CEOE) uste du “hipererregulazioa” sektore digitalaren “drama handia” dela
Adierazi du gai honetan ez dela komeni eremu publikoa "buru" izatea, enpresen "laguntzaile" baizik.
Nafarroako adinekoen egoitzetako lehen lan-hitzarmena sinatu dute sindikatuek eta patronalak
Bost urte baino gehiago negoziatzen eman ondoren, gaur izenpetu dute hitzarmena sindikatuek eta patronalak. 5.000 langileri baino gehiagori eragingo die itunak.
Argindarraren faktura %19 garestitu da abuztuan, eta 2022tik izan duen mailarik altuenera iritsi da
Bero-boladetako eskariaren gorakadak eta gas naturalaren prezioaren igoerak erabiltzaileen batez besteko ordainagiria 14 euro inguru garestituko dute.