Emakume bati 34 urteko kartzela zigorra egotzi diote Saudi Arabian Twitterren egindako iruzkinengatik
Emakume batek 34 urteko kartzela zigorra jaso du Saudi Arabian Twitter sare sozialean egindako iruzkinengatik.
Gulf Center for Human Rights GKEak salatu du herrialdean izandako kondenarik luzeena dela, nahiz eta Twitterreko edo beste sare sozialetako erabiltzaileei zigorrak ezartzea ohikoa izan.
Erakundearen arabera, emakumeak bere Twitter kontua erabiltzen zuen "Palestinako justizia eta atxilotuen justizia" eskatzeko.
Atxilotua bi haurren ama da, eta Ingalaterran aho osasuneko doktoretza ikasten zuen 2021era arte. Urte horretan Saudi Arabiara bidaiatu zuen bere familia bisitatzeko, eta bertan atxilotu egin zuten.
Hainbat hilabete atxilotuta igaro ondoren -tratu txarrak jasan zituen denboraldi horretan, eta ez zioten utzi abokatu bat kontratatzen- terrorismo-delituetan espezializatutako auzitegi batek epaitu zuen, eta sei urteko kartzela zigorra ezarri zion.
Hala ere, apelazio auzitegi batek, epaia berrikustean, zigorra handitu egin dio 34 urtera, "gizartearen segurtasuna ezegonkortzea" edo "sedizioa zabaltzea" bezalako karguak egotzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte