Uholdeak
2023/09/18 - 15:29
Denboraleak 880.000 kaltetu baino gehiago utzi ditu Libian, eta 40.000tik gora desplazatu
NBEk larrialdiko funtsetatik 10 milioi dolar desblokeatu ditu dagoeneko, lehen erantzun bat emateko, baina ez da nahikoa. Erakundeak 71,4 milioi dolar eskatu ditu datozen hiru hilabeteetan 250.000 kalteturi laguntzeko.
2023/09/18 - 10:01
Nafarroa ekialdeak eta Bizkaia barnealdeak normaltasuna berreskuratu dute, egunotako ekaitz gogorren ostean
Atzo arratsaldean metro koadroko 30-50 litro pilatu ziren Foru Erkidegoko erdialdean eta ekialdean. Bizkaian, Durangaldean izan ziren zaparrada mardulenak, eta Basaurin, larunbateko euri erauntsiaren kalteak garbitzen jarraitzen dute.
2023/09/17 - 23:39
Igandeko ekaitzak Nafarroa ekialdean eta Durangaldean izan du eragina, batik bat
Ordubetean 25 litro pilatu dira Gorbeian, euri gehien bota duen eremuan. Gainera, Bernan 19,8 litro bota ditu ordubetean, Mañarian 13,5, Urkiolan 13 eta Iurretan 12.
2023/09/17 - 19:22
Libiako Derna hirian uholdeengatik hildakoak 11.300 baino gehiago dira jada
Gainera, NBEk uste du 10.000tik gora direla desagertuta dauden herritarrak, nahiz eta datu dantza dagoen herrialdeak bizi duen zatiketa politikoa medio.
2023/09/17 - 15:30
Larunbat arratsaldeko euri eta txingor erauntsiaren ostean, barealdia iritsi da Bizkaira
Bilbo, Txorierri eta Nerbioi-Ibaizabal inguruak jo zituen ekaitzak gogorren, eta estoldek ezin izan ziotenez eutsi, kaleak erreka bilakatu ziren Mungian, Basaurin, Bilbon, etab.
2023/09/17 - 14:19
Basaurin urak gainez egin zuen eta irudi ikusgarriak utzi zituen
Kaleak erreka bihurtuta, ura etxabe askotan sartu zen, baita tabernaren batean ere. Larunbat arratsaldeko ekaitzak litro asko utzi zituen.
2023/09/17 - 11:43
Euri eta txingor ekaitzak kaleak ibai bihurtu zituen Bilbon eta inguruetan larunbat arratsaldean
32 litro bota zituen metro koadroko Mungian, eta Derion Euskotrenen geltokia itxi behar izan zuten ura belaunetaraino iristen zelako. Zorionez, ez zen gertakari larririk gertatu.
2023/09/16 - 20:38
Libiako Fiskaltzak ikerketa abiatu du, Dernako bi urtegik gainezka egin izana aztertzeko
Libiako fiskal nagusiak azaldu duenez, tokiko agintariek eta Gobernuak bi presak mantentzeko egindako lanak ikertuko dituzte.
2023/09/16 - 13:46
Laguntza humanitarioa Libiara iristen hasi da, eta hildakoak 7.000tik gora eta desagertuak 10.000 dira
Oraingoz ia 4.000 gorpu identifikatu dituzte, Daniel zikloiaren ondorioz hondatu ziren bi presak Derna hiria suntsitu ostean.
2023/09/16 - 12:32
Accion Norteko suhiltzaileak hildakoak jasotzen laguntzen ari dira, ez baitute espero inor bizirik aurkitzea
Agintariek uste dute hildako kopurua 20.000 irits litekeela, eta ez dute espero inor bizirik aurkitzea. Accion Norteko suhiltzaileek jakinarazi dute litekeena dela epidemia zabal bat egotea, hildakoak nonahi daudelako.
2023/09/15 - 12:34
Libiara joandako Gasteizko zortzi suhiltzaileak lanean hasi dira Dernan
Zortzi suhiltzaileak Accion Norte GKEko kideak dira, eta lau txakurrekin joan dira Dernara, bizirik dauden pertsonak aurkitzen saiatzeko.
2023/09/15 - 10:35
30.000 desplazatu laguntzaren zain daude Dernan, gaixotasunak zabaltzeko beldurra handitzen ari den bitartean
Libiako Derna hirian hildakoak 20.000 izan daitezke, hiriko alkateak egindako kalkuluen arabera.
2023/09/14 - 14:28
Libiako Derna hirian hildakoak 20.000 izan daitezke
Abdulmenam al Gaizi Dernako alkateak adierazi duenez, lehertu zen hiriko presa 2008tik mantenimendurik gabe zegoen, herrialdeko krisi politikoaren ondorioz.
2023/09/14 - 11:19
Libiako Derna hirian hildakoak 20.000 izan daitezke
Libiako Derna hirian hildakoak 18.000 eta 20.000 artean izan daitezke, suntsitutako barruti kopuruaren arabera, bertako alkateak azaldu duenez.
2023/09/14 - 00:33
Zikloiak Libian eragindako txikizioa, zenbakitan: ia 7.000 hildako, 10.000 desagertu eta 30.000 desplazatu
Eurite bortitzen ondorioz, bi presa apurtu dira herrialdearen ipar-ekialdean, eta 33 milioi litro ur askatu dituzte Derna hirian barrena. Nazio Batuen Erakundeak 9,3 milioi euroko laguntza iragarri du.
2023/09/13 - 11:00
6.000 hildako eta 9.000 desagertu baino gehiago Libiako Derna hirian, Daniel zikloiaren eraginez
Erreskate taldeen lana zaila gertatzen ari da, hiria bi zatitan banatuta geratu baita, bi presa kolapsatu eta 33 milioi litro ur baino gehiago isuri ostean. Urak eraikinak, zubiak eta errepideak suntsitu ditu.
2023/09/13 - 10:25
Albiste izango dira: Hondamendia Libian, La Manadakoen zigor murrizketa eta mugikortasun jasangarria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/09/12 - 23:56
Gasteizko zortzi suhiltzaile Libiara bidean dira, uholdeek suntsitutako eremuan erreskate lanetan laguntzera
Accion Norte gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako espedizioa da, eta Bernara doaz, Daniel zikloiak gogorren astindu duen eremura. Turkiara ere joan ziren otsailean, lurrikararen ondoren. Orduan bezala, erreskateetarako trebatutako lau txakurren laguntza izango dute.
2023/09/12 - 15:28
112 telefonora egindako deiak % 20 gehitu ziren atzo, % 30 gehiago Bizkaian
Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko zuzendariak emandako datuen arabera, atzo 1.500 dei jaso zituzten, egun arrunt batean baino 200 gehiago.
2023/09/12 - 11:42
Daniel zikloiak 2.000 hildako eta 1.200 desagertu utzi ditu Libian
Libiako Gobernuak "katastrofikotzat" jo du Derna hiriko egoera, euri-jasek gehien astindu duten ingurua. Prezipitazioak orduko 400 milimetrotik gorakoak izan dira, azken lau hamarkadetako handienak.