Uholdeak
2024/11/05 - 16:53
Euskal instituzioak Valentziara laguntza ekonomikoa bidaltzeko aukera aztertzen ari dira
Valentziako agintariek asteburuan esan zieten material nahikoa zutela, eta, beraz, oraindik ez dute jasotakoa bidali, eta hurrengo bidalketetarako gordeko dute, behar izanez gero.
2024/11/05 - 14:03
Goialdeko borraskak kaltetutakoentzako 10.600 milioiko lehen laguntza sorta onartu du Espainiako Gobernuak
Gainera, goialdeko borraskak gehien kolpatu dituen guneak babes zibileko larrialdi batek larriki kaltetutako eremu izendatzea onartu du Ministroen Kontseiluak.
2024/11/05 - 08:48
Albiste izango dira: Hauteskunde eguna AEBn, goialdeko borraska Valentzian eta Manuel Lekuona saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/05 - 06:00
Espainiako Gobernuak gaur onartuko du goialdeko borraskak larriki kaltetutako eremuaren izendapena
Valentziako Erkidegoaz gain, Gaztela-Mantxa, Andaluzia, Katalunia eta Aragoi dira eremu geografiko kaltetuenak.
2024/11/04 - 22:55
Mazonen dimisioaren aldeko aldarriak entzun dira Valentziako Generalitateko presidentearen agerraldian
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidentea hedabideen aurrean agertu da, Generalitateak ezhoiko Osoko Bilkura amaitu ostean. Agerraldian, kanpotik zetozen oihuak entzun ahal izan dira, presidentearen dimisioa eskatuz.
2024/11/04 - 21:24
Valentziako kaltetuekiko elkartasuna "antolatua" eta dirutan izan dadila eskatu dute EAEko erakundeek
Valentziako Generalitatearekin harremanetan daudela adierazi dute, kaltetuen behar zehatzak zeintzuk diren jakiteko.
2024/11/04 - 21:08
Bolañosek lege-dekretu bat iragarri du, goialdeko borraskak kaltetutakoek berehalako laguntza jaso dezaten
Bolaños ministroak berretsi du orain "batasunerako unea" dela, administrazio guztiek batera lan egin behar dutela eta eztabaida "antzuak" alde batera utzi behar direla, herritarren premia hori baita.
2024/11/04 - 20:15
Valentziara joandako euskal suhiltzaileekin egon gara
Arabako suhiltzaileak Massanssan daude, kaltetutako eremuan, eta egoera nolakoa den azaldu digute.
2024/11/04 - 19:23
Katalunia bere onera etortzen hasi da, euriteen ostean
Euriteek uholdeak eragin dituzte Kataluniako zenbait udalerritako errepide eta sarbideetan. Generalitateko Babes Zibilak hainbat abisu bidali ditu gaur goizean telefono mugikorretara, euri-jasak direla eta, Bartzelonako hainbat eskualdetan eta Gironako La Selvan.
2024/11/04 - 18:14
Valentziako epaitegi bat Paiportako istiluak ikertzen ari da, atentatutzat eta desordena publikotzat hartuta
Errege-erreginen, Sanchezen eta Mazonen bisitan, Espainiako Gobernuko presidenteak kolpe bat jaso zuen.
2024/11/04 - 12:44
Uholdeak Bartzelonan eta atzerapenak Prat aireportuan, euriteen ondorioz
Gainera, Renfek bertan behera utzi du Kataluniako aldirietako eta distantzia erdiko zerbitzua. Kataluniako Generalitateak alerta mezuak bidali ditu Bartzelona, Garraf eta Baix Llobregat eskualdeetako telefono mugikorretara.
2024/11/04 - 11:29
Bonaireko merkataritza-guneko aparkalekuan lanean jarraitzen dute, baina ez dute gorpurik aurkitu oraingoz
Ikuskatu dituzten lehen autoetan ez dute hildakorik aurkitu, baina asko izan daitezkeela uste dute. Oraingoz, lehen solairuko ura atera dute.
2024/11/04 - 08:43
Albiste izango dira: Goialdeko depresioa Valentzian, kanpaina amaiera AEBn eta Santi Cocaren epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/01 - 13:24
A-3 eta A-7 autobiak itxita daude Valentzian, eta ehun errepidek kalteak dituzte
Autoa ez hartzea eta Castellora eta Valentziara ez bidaiatzea aholkatu du Trafiko Zuzendaritzak, euriteak iragarri baitituzte, eta sarbide asko itxita baitaude.
2024/11/01 - 11:11
Goialdeko borraskaren kronologia: AEMETen alarma gorritik Valentziako telefonoetara abisua igorri arte
Hondamendiaren ondoren polemika piztu da agintarien kudeaketaren inguruan. AEMETek alarma gorria ezarri zuenetik Valentziako eskuko telefonoetara Babes Zibilaren mezua igorri zuten arte 12 ordu igaro ziren. Halaber, Valentziako Generalitateari Larrialdietarako Unitatea kendu izana aurpegiratu diote.
2024/11/01 - 09:22
Espainia astintzen ari den goialdeko borraskak jarraipena izango du Santu Guztien zubian ere
Espainiako Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, goialdeko borraskak eguraldi makurra eragingo du ostiral honetan, batez ere, Huelvako probintzian, eta alerta maila gorena (gorria) ezarri du bertan. Halaber, Castello, Tarragona, Mallorca eta Menorcan alerta laranja aktibatu du.
2024/10/31 - 22:13
Ura eta janaria lortzea da goialdeko depresioak gehien kaltetutako eremuetako bizilagunen lehentasun nagusia
Herri askotan arazo larriak daude ura eta janaria aurkitzeko. Paiportan, adibidez, supermerkatuak ia hutsik daude. Horregatik, oinez hainbat kilometro egin behar dituzte ura eta elikagaiak aurkitzeko.
2024/10/31 - 19:02
Etsipenak Paiportako bizilagunak supermerkatuetatik elikagaiak eta ura hartzera behartu ditu
Paiportako bizilagunek uste dute heriotza asko ekidin zitezkeela herritarrei lehenago abisatu izan balitzaie zer arrisku zuten. Herrian egoera oso larria da, ez baitute ez argindarrik eta ezta urik ere.
2024/10/31 - 12:39
Mugikorrera alertak bidaltzea Valentziako Generalitatearen "ardura" dela azpimarratu du Barne Ministerioak
Carlos Mazon Valentziako erkidegoko presidenteak erantzun du iragarpenak "aldakorrak" izan zirela eta protokoloak jarraitu zituztela. Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak, berriz, Generalitateak egindako krisiaren kudeaketa babestu du.
2024/10/30 - 22:33
AEMETek alarma gorria ezarri eta 12 ordura igo zuen alerta maila Valentziako Erkidegoko presidenteak
Zenbait alderdi erantzukizunak eskatzen hasi zaizkio, hondamendiaren kudeaketa politikoagatik.