Ukrainako gerra
2024/02/01 - 12:49
Hungariaren betoa gaindituta, EBko buruzagiek aho batez adostu dute Ukrainarentzat 50.000 milioiko laguntza
"Segur aski, epe luzera finantzazio egonkorra bermatzen du honek. Ukrainari laguntzeko lidergoa eta ardura bere gain hartu ditu EBk; badakigu zer dagoen jokoan", esan du Europako Kontseiluko presidente Charles Michelek.
2024/01/28 - 17:14
Ukrainako soldaduak errekrutatzeko aldia 18 hilabetera mugatzeko eskatu dute
Ukrainako gerraren bigarren urtemuga betetzear denean, gero eta gehiago dira soldaduak errekrutatzeko aldia 18 hilabetera mugatzeko eskatzen ari direnak. Horietako batzuekin egon da Amaia Uribe, EITBren bidali berezia Kievera.
2024/01/27 - 18:12
Kieveko Institutu Forentsean Errusiak erabilitako armak biltzen ari dira, haren kontrako froga gisa
Ukrainan lanean dihardute Hagako Auzitegiari eskatzeko Errusia gerra krimenengatik epai dezala, eta frogak biltzen ari da horretarako. Errusiak egindako erasoetan aurkitzen dituzten misil, drone eta suziri zatiak gordetzen ari dira, inoiz behar izanez gero, froga moduan erabili ahal izateko.
2024/01/26 - 21:32
Gerra-materiala biltzen duen boluntario talde batekin izan da EITB, Kieven
Ukrainan, herritar gehienek dute senide edo ezagun bat gerra frontean, eta horiek babesteko egiten dute lan atsedenik gabe.
2024/01/25 - 21:32
Euren egoeraz ez ahazteko eskatzen diote ukrainarrek nazioarteari
Errusiar inbasioa hasi zenetik bi urte betetzear diren honetan, ukrainarrek badakite Gazako gatazka nazioartearen arreta gehiena bereganatzen ari dela.
2024/01/25 - 20:21
EITB gerra-eremuetara itzuli da
Amaia Uribe kazetaria Ukrainara joan da gerraren azken ordua kontatzera, eta Mikel Ayestaranek Jerusalemdik emango du Gazako gerraren berri.
2024/01/24 - 13:53
Errusiako hegazkin militar bat erori da Ukrainako mugatik gertu, 65 preso ukrainar zeramatzala
Errusiako Atzerri Ministerioak salatu duenez, Kievek bota du abioia, eta "ekintza terrorista basatia" izan da. Ukrainako iturri militarren esanetan, misilak zeramatzan hegazkinak. Belgorod eskualdeko gobernadoreak hegazkinean zihoazen 74 bidaiariak hil direla baieztatu du.
2024/01/24 - 12:44
Il-76 hegazkin militar errusiar bat erori da Belgoroden
Errusiako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, hegazkinean 65 preso ukrainar zihoazen. Ukrainako iturri militarren arabera, berriz, Errusiako hegazkina misilez beteta zegoen.
2024/01/21 - 14:27
Gutxienez 25 pertsona hil eta 20 zauritu dira Ukrainak Donetskeko merkatu baten kontra egindako erasoan
Denis Pushilin Donetskeko buruzagi errusiazaleak salatu egin du erasoa.
2024/01/01 - 23:28
Errusiak 90 drone bota ditu Ukrainan, Urtezahar gauean
Misilek Kharkiv, Odesa eta Zaporizhia erasotu dituzte, eta droneek Mikolaiiv, Katiritsia, Dnipropetrovsk, Kherson, Kirovogrado eta Leopolis izan dituzte jomuga.
2023/12/31 - 20:08
Ukrainak eutsi egin dio 2023an, baina zalantzaz beteta dator 2024a
Errusia gogor ari da erasotzen, eta Ukrainako kontraeraso militarrak ez du lortu nahi zen emaitza. Gainera, Ukrainak kanpoko laguntza finantzario eta militarraren mende jarraitzen du.
2023/12/29 - 20:40
Errusiaren erasoek dozenaka pertsona hil eta hainbat zauritu dituzte Ukrainan
Yuri Ignat Ukrainako Aire Armadako bozeramailearen arabera, Errusiako Armadak hainbat eraso egin ditu Ukrainako hainbat hiritan, "aspaldi egin ez dituen bezalakoak", eta gutxienez 27 hildako eta 150 zauritu utzi dituzte.
2023/12/29 - 13:39
Errusiaren erasoaldi gogorra droneekin eta misilekin Ukraina osoan
"Denbora askoan" egin duen eraso handiena izan omen da. Poloniak jakinarazi du Ukrainatik "identifikatu gabeko objektu bat" sartu dela bere aireko espazioan.
2023/12/26 - 20:41
Ukrainak misilekin eraso dio 'Novocherkassk' ontzi errusiarrari Krimean
Ukrainako Armadak Itsaso Beltzeko Errusiako flotari eraso egin dio, eta gerraontzi hori hondoratu du, Kieven arabera. Ukrainako hegazkinek egindako operazioa izan da. Bitartean, Errusiako tropek Marinka herria hartu dute Donbassen.
2023/12/23 - 10:35
Ukraina atzerrira joandakoen nahitaezko soldadutza aztertzen ari da
Ukraina soldadu gehiagoren bila ari da, Errusiaren erasoei aurre egiteko. Esaten denez, une honetan 450.000 eta 500.000 bitarte gizon beharko lirateke. Hori dela eta, Kiev aztertzen ari da nola itzuliarazi atzerrira ihes egindako gizon horiek.
2023/12/15 - 21:49
Ukrainako zinegotzi batek hainbat granada leherrarazi ditu udaletxe bateko osoko bilkuran
Volodimir Zelenskiren alderdiko zinegotzi ukrainar batek hiru esku-granada jaurti ditu Keretsk herriko udaletxearen barruan, Ukraina mendebaldeko Transkarpatia eskualdean, eta 26 zauritu utzi ditu, horietako sei larri.
2023/12/15 - 17:27
Hungariak EBk Ukrainari bideratutako laguntza blokeatu du
Une honetan Ukrainak ez du Bruselatik jaso beretzat premiazkoena dena: diru gehiago eta armak. Diru laguntza Hungaria oztopatzen ari da
2023/12/14 - 20:05
Ukraina eta Moldavia EBra batzeko negoziazioak irekitzea erabaki dute
Era berean, Georgiari hautagai estatusa eman diote, eta Bosnia-Herzegovinarekin negoziazioak hasiko dituzte herrialdeak beharrezko baldintzak betetzen dituenean.
2023/12/14 - 19:22
Putinek ziurtatu du Ukrainako gerrari eutsiko diola Errusiak bere helburuak lortu arte
Errusiako presidenteak Ukrainari emandako laguntzaren ahultzea aipatu du, eta negoziatzeko aukera urrundu.
2023/12/07 - 11:15
Ukrainari eta Israeli diruz laguntzeko neurrien onarpena blokeatu du Alderdi Errepublikanoak
Neurri sorta babestearen truke, AEBko migrazio legeak mugatzeko eskatu dute errepublikanoek, batez ere, asilo sistemari dagokiona, eta etorkinei eman ohi dizkieten zenbait baimen humanitario kentzeko galdegin dute.