Ukrainako gerra
2025/02/24 - 13:55
Von der Leyenek dio Ukraina 2030 baino lehen sar daitekeela EBn, Kievek erreformak egiten jarraitzen badu
Antonio Costa Europar Kontseiluko presidenteak gaineratu du bat-egitea "Ukrainaren etorkizunerako segurtasun bermerik garrantzitsuena" izango litzatekeela.
2025/02/24 - 13:42
Ukrainarentzat 1.000 milioi euroko laguntza militarra iragarri du Sanchezek
Errusiaren inbasioaren hirugarren urteurrena dela eta Kieven egindako goi-bileran parte hartu du Espainiako Gobernuaren presidenteak. Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak harrera egin dio. "Beharrezkoa den denbora guztian Ukraina laguntzen jarraituko dugu", azpimarratu du Sanchezek.
2025/02/24 - 12:50
Ukraina, hiru urte gerran: funtsezko uneak
Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuela hirugarren urteurrena da. Hiru urte hauetan gatazka honen bilakaera markatu duten funtsezko uneak errepasatuko ditugu.
2025/02/24 - 11:05
Kiev gotortuta dago Zelenskik antolatu duen nazioarteko goi bileraren harira
Amaia Uribe ETBren kazetaria Ukrainako hiriburuan dago, goi agintariak noiz helduko. Ukrainarrek kontatu diotenez, gatazkak hiru urte bete dituen honetan, "ahituta" daude.
2025/02/24 - 09:47
EBko buruzagiak Kieven dira Zelenski babesteko errusiarren inbasioaren urteurrenean
Europaren babesa erakusteko EBko hainbat lider dira bertaratzekoak, eta hainbatek bideokonferentzia bidez bat egin ahal izango dute Ukrainako agintariarekin goi-bilera sinbolikoan parte hartzek.
2025/02/24 - 08:47
Albiste izango dira: Alemaniako hauteskundeen emaitzak, Berlingo erasoa eta Ukrainako gerrak hiru urte
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/23 - 18:59
Zelenski kargua uzteko prest, trukean Ukraina NATOn sartzen bada
Errusiaren inbasioaren hirugarren urteurrena betetzear den honetan, nazioarteko goi-bilera bat egingo dute astelehen honetan Kieven, atzerriko 13 buruzagik presentzialki eta beste 24k telematikoki.
2025/02/23 - 15:03
''Erasoa betikotzen duen bake inposatua'' salatzeko manifestatu dira Euskadin bizi diren ukrainarrak
Ukraina Euskadi Elkarteak deituta, Gasteizen, Bilbon eta Donostian manifestatu dira ehunka lagun, Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik hiru urte betetzear direnean.
2025/02/20 - 16:56
Zelan baldintza dezakete Ukrainako lur arraroek gerrari amaiera emateko prozesua?
Ukrainako Gobernuaren kalkuluen arabera, herrialdeak munduko lehen hamarren artean kokatuko lukeen erauzketa-potentziala du. Donald Trump AEBko presidenteak interesa agertu du baliabide horien inguruan, eta erreserben erdia eskatu dio Kievi, eskainitako laguntzaren truke.
2025/02/20 - 16:55
Alemaniako Gobernuak eraso nuklear baten aurrean erabiltzeko bunkerren zerrenda egin du
Igandeko hauteskundeen aurretik telebistaz eman den Merz eta Scholtzen arteko eztabaidan, hautagaiek segurtasunari buruz hitz egin dute, eta biak ados daude Ukrainako gerrak argi utzi duela Europako armada bat beharrezkoa dela.
2025/02/20 - 09:37
Macron eta Starmer Trumpekin bilduko dira datorren astean, Ukrainari buruz hitz egiteko
Macronek Europako buruzagien jarduna gidatu nahi du, eta datorren astean Etxe Zurian izango da, bai eta Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa ere, Ukrainari buruz hitz egiteko.
2025/02/19 - 23:47
Europak eta Kanadak bakearen negoziazioan Ukraina kontuan hartzea eskatu dute berriro
"Frantziaren eta bere bazkideen jarrera argia eta aski ezaguna da. Bake iraunkorra eta sendoa nahi dugu Ukrainan", laburbildu du Macronek Paristik bideokonferentzia bidez egindako bilera informalaren ostean. Frantziako presidentea Washingtonera joango da datorren astean.
2025/02/19 - 18:15
Trumpek Ukrainari leporatu dio "gerra hastea", eta Zelenskiri "diktadore" deitu dio
Zelenskiren ustez, Trump "desinformazio burbuila batean bizi da". Gainera, Ukrainako presidenteak ziurtatu du Washingtonek haren baliabide naturalen erdiarekin geratu nahi duela. Azkenik, Putinek esan du "inork" ez duela Kiev negoziazio prozesutik kanpo utzi nahi.
2025/02/19 - 08:12
Macronek buruzagien bilera beste bat deitu du gaurko, Ukrainaz hitz egiteko
Hitzordua Eliseoan batzartu eta bi egunera izango da. Espainiako, Erresuma Batuko, Alemaniako, Italiako, Herbehereetako eta Danimarkako agintariak eta EBren eta NATOren arduradunak bildu ziren astelehenean, Parisen.
2025/02/18 - 17:18
AEBk eta Errusiak adostu dute harremanetan normaltasunez aritzea eta Ukrainari buruz hitz egiten jarraitzea
Washingtonek eta Moskuk "goi-mailako" negoziazio taldeak izendatuko dituzte. Gainera, bi herrialdeek enbaxadoreak aukeratuko dituzte berriro, "laster".
2025/02/18 - 11:18
Errusia eta Estatu Batuak Riadeko mahaian eseri dira, Kieventzat eta EBrentzat aulkirik gabe
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak aurreratu du ez dituela batzar horretako ondorioak ontzat emango, Ukrainako Gobernua zein Europar Batasuna ez dituztelako gonbidatu.
2025/02/18 - 10:53
Errusia eta AEB bilera egiten ari dira, Riaden, Ukrainako gerraren amaieraz hitz egiteko
Kremlinen izenean Serguei Lavrov Atzerri ministroa eta Yuri Ushakov Kremlinen aholkularia izan dira bileran; Etxe Zuritik, berriz, Marco Rubio AEBko Estatu idazkaria izan da.
2025/02/18 - 09:01
Albiste izango dira: AEB-Errusia bilera Ukrainari buruz, etxebizitza dekretu berria eta aita santuaren osasuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/17 - 22:33
Sanchezek uste du ''goizegi'' dela bake tropak bidaltzeko, ''oraindik gerran daudelako Ukrainan''
"Oraindik gerran daude Ukrainan, soldaduak daude han, beren herrialdearen independentzia eta segurtasuna eta Europako eredua defendatzen. Oraindik ez da bakerik horretan pentsatzeko", azaldu du Espainiako gobernuburuak.
2025/02/17 - 17:38
Errusiako eta AEBko ordezkariak Riaden elkartuko dira bihar
Iragarri bezala, Ukrainako Gobernuak ez du parte hartuko Riadeko bileran, eta Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak jada aurreratu du ez dituela batzar horretako ondorioak ontzat emango.