Lavrovek ziurtatu du AEBkin Ukrainari buruzko "akordiorako prest" dagoela Kremlina
Errusiako Armadak Kieven azken hilabeteotako erasorik bortitzena —12 pertsona hil eta dozenaka zauritu ziren— egin eta biharamunean, Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak urak baretu nahi izan ditu. Bere hitzetan, Ameriketako Estatu Batuekin Ukrainari buruzko akordioa adosteko "prest" dago Kremlina, hainbat puntu doitzea falta zaizkiela aitortu arren. "AEBko presidenteak akordioa aipatu zuen eta gu prest gaude akordio horretarako, baina, oraindik, badira hainbat puntu zehatz doitu behar direnak. Horretan ari gara", esan du buruzagi errusiarrak, bart CBS News telebista katean egin dioten elkarrizketan.
Atzo Trumpek esan bezala, elkarrizketak "bide onetik" doazela erantsi du. "Trumpen iritzian, bide onetik doaz negoziazioak, eta arrazoi du". Galdetu dioten arren, ez du hartu-eman horiei buruzko xehetasunik aurreratu.
Bestalde, Vladimir Putin Errusiako presidenteak datozen egunotan Steve Witkoff AEBko Gobernuko ordezkariarekin aurreikusita duen bilerari buruz, Lavrovek berretsi du "zantzuak" badaudela batzar horrek emaitza onak emango dituela pentsatzeko. "Aurrena, Trump delako munduan buruzagi bakarra gatazka honen oinarrian dauden arrazoiak bideratzeko premia aitortu duena. Ukraina NATOn sartzea akatsa dela esan zuen, eta Bidenen Administrazioak oker jokatu zuela. Hori zuzentzea nahi du orain presidenteak", azaldu du.
Atzoko erasoei buruz, berriz, Atzerri ministroak defendatu du "helburu militarrei bakarrik" egiten diela eraso Errusiak. "Askotan esan du hori Putinek, eta oraingoan ere, hala egin dugu".
"Vladimir, ASKI DA!"
Kieven atzo izandako erasoen ondoren, Trumpek errieta egin zion Putini, eta erasoak gelditzeko eskatu. "Ez nago pozik Errusiak Kievi egindako erasoekin. Ez dira beharrezkoak eta une txarrean gertatu dira. Vladimir, ASKI DA! ", idatzi zuen agintari errepublikanoak Truth Social sarean.
Handik gutxira eskainitako agerraldian, "baikor" agertu zen, eta aditzera eman zuen Ukrainaren eta Errusiaren arteko akordioa ixtear egon daitekeela. Moskuk egindako "kontzesioak" aipatu zituen, gatazkaren "amaiera gertu" egon daitekeela esateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.
AEBk Kuwaiten duen base militar baten aurkako erasoa aldarrikatu du Iranek
Irakeko Gobernuak ukatu egin du bere lurraldearen barruan erasoak baimendu izana, Estatu Batuetako presidenteak aste honetan ziurtatu ostean Saudi Arabiarekin batera eta Irakekin koordinatuta egin zituztela erasoak. Bestalde, Itsaso Gorria babesteko nazioarteko koalizio baten sorrera iragarri du Saudi Arabiak.
AEBk eta Saudi Arabiak Iranen aldeko miliziei eraso egin diete Iraken, drone bidezko eraso baten ondoren
Bonbardaketek Herri Mobilizazioaren Indarretako 20 kide hil eta 32 zauritu dituzte gutxienez, eta Irakek larrialdiko bilera deitu du tentsioak gora egin duelako.
Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du
Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.