Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ukrainak eta Errusiak konpromisorik erakutsi ezean, negozioazioak uztearekin mehatxu egin du AEBk

Bestalde, Ukraina eta Estatu Batuak apirilaren 26a baino lehen iritsiko dira, dena ondo bidean, mineralak ustiatzeko akordiora, eta hortik aurrera "lehenbailehen" sinatuko dute.
Trump eta Zelenski Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Trump eta Zelenski Etxe Zurian. Argazkia: EFE

Marco Rubio Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkariak ostiral honetan ohartarazi duenez, baliteke Donald Trump Administrazioak Errusiaren eta Ukrainaren arteko bake akordioa lortzeko ahaleginak bertan behera uztea, tartean dauden aldeek konpromiso nahikorik frogatzen ez badute.

Bezperan, Rubiok Ukrainari buruzko bileretan parte hartu zuen Europako herrialdeetako eta Kieveko ordezkariekin. Elkarrizketak positibotzat jo ditu, baina orain ukrainarren eta errusiarren txanda dela azpimarratu du. "Hala ez bada, aurrera jarraituko dugu beste zerbaitekin", esan du.

Prentsari egindako adierazpenetan, Rubiok ohartarazi du Trump buru duen Gobernuak ez duela bake-ahaleginekin jarraituko "asteetan edo hilabeteetan", eta Kiev eta Mosku gerrari amaiera emateko elkarrizketak azkartzera animatu ditu.

Mineralak ustiatzeko akordioa

Horrez gain, mineralak ustiatzeko akodioaren inguruko negoziazioak ere mantentzen ari da AEB. Ukraina eta Estatu Batuak apirilaren 26a baino lehen iritsiko dira, dena ondo bidean, mineralak ustiatzeko akordiora, eta hortik aurrera "lehenbailehen" sinatuko dute. Horrela adierazi dute sinatzeko asmoa duten testuak.

Horretarako, Denis Shmigal Ukrainako lehen ministroa AEBko hiriburura joango da datorren astean, Scott Bessent AEBko Altxorraren idazkariarekin biltzeko.

Bidaiaren helburua da Ukraina berreraikitzeko inbertsio-funtsari buruzko eztabaida teknikoak amaitzea. Negoziazio-taldeek aurrerapenen berri eman behar dute apirilaren 26a baino lehen, "egun horretarako elkarrizketak osatu eta lehenbailehen sinatzeko", memorandumaren testuan jasotzen denez. Ondoren, Ukrainako Rada Gorenak (Parlamentua) eta AEBko Kongresuak onartu behar dute.

Akordioaren zirriborroak jasotzen duenez, AEBk eta Ukrainak "berreraikuntzarako inbertsio-funts bat sortuko dute, bi herrialdeen eta bi gobernuen arteko aliantza ekonomikoaren alde".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X