UPN
2022/03/04 - 22:34
Hilabete honetan bertan barnealdeetan ere musukoa kendu ahal izatea espero du Chivitek
Bestalde, Chivitek uste duenez, koalizio gobernuak "geratzeko etorri dira Nafarroara zein Espainiako Estatura". Gainera, EH Bildu Foru Gobernuan sartzea ez du aurreikusten; "PSNko idazkari nagusi gisa hitz egiten dut", zehaztu duenez.
2022/03/01 - 14:08
UPNk Adanero eta Sayas kanporatu ditu bi urte eta erdiz
Era berean, alderdi barruan edo UPNren ordezkari gisa ezein kargu betetzeko aukera galarazi diete, bi urte eta sei hilabetez baita.
2022/02/21 - 16:53
UPNk Sayasen eta Adaneroren alegazioen inguruan erabakitzeko epea luzatu du
Hiru eguneko epea bertan behera utzi du alderdi erregionalistak. Esparzak azaldu duenez, Batzordeak "bi aldeen errekerimenduak artatu behar izan ditu". UPNko presidentearen hitzetan, "Estatutuen arabera, guztia normala da".
2022/02/21 - 07:58
UPNren Berme Batzordeak aste honetan erabakiko du Sayas eta Adanero bi urte eta erdiz kanporatu ala ez
UPNren bi diputatuek boto-diziplina hautsi zuten lan-erreformaren kontra bozkatu zutenean, eta alderdiko Berme Batzordeak bi urte eta erdiz kanporatzea proposatu zuen. Sayasek eta Adanerok proposamen horren aurkako alegazioak aurkeztu zituzten iragan astean.
2022/02/17 - 09:15
Sayasek eta Adanerok alegazioak aurkeztu dituzte UPNtik behin-behinean kanporatzeko proposamenaren aurka
UPNk Diputatuen Kongresuan dituen bi diputatuek posta elektroniko bidez bidali dizkiote beren eskariak UPNko Berme eta Diziplina Batzordeari.
2022/02/12 - 20:22
Javier Gomara hil da, UPNren eta Foru Parlamentuaren presidente ohia
Alderdi unionistak izan zuen lehenengo presidentea izan zen, eta bigarren legegintzaldian, 1987-1991, zuzendu zuen Ganbera.
2022/02/11 - 17:43
ETAko preso ohien omenaldiak zigortzeko lege aldaketa bat jasotzen zuen UPNren eta PSOEren arteko itunak
Era berean, Tuterako erdialdetik trenbideak ateratzeko azterketa bat egitea eta Nafarroako ibaiak modu jasangarrian garbitzea adostu zuten bi alderdiek.
2022/02/10 - 14:20
Garcia Adanero: "Ez genion inoiz esan UPNren zuzendaritzari baietz bozkatuko genuela"
UPNko diputatuaren ustez, ez zuen "inori" ziria sartu lan-erreformaren bozketaren aurretik, eta esan du bere alderdiaren eta PSOEren akordioaren berri prentsaren bitartez eta egun berean izan zuela.
2022/02/10 - 11:33
Esparzak "errespetua" eskatu du barne prozesuarekiko eta "babestuta" sentitzen dela dio
Alderdi erregionalistako presidenteak esan du ez duela "bi diputatuekin inolako konfrontaziorik nahi".
2022/02/09 - 18:03
Adanero eta Sayas bi urte eta erdiz kanporatzea proposatu du UPNren Berme Batzordeak
Bi diputatuek bost eguneko epea dute orain alegazioak aurkezteko. Sayasek eta Adanerok alegazioak aurkeztuko dituztela iragarri dute dagoeneko. "Estatutuak eskuan posible ez denez, gerora kanporatzea bilatu dute", esan du Adanerok. Bestalde, Sayasek ohartarazi du "prozesu luzea" hasi dela.
2022/02/09 - 15:00
Barkos: "Chivitek akordioari buruzko azalpenak eman behar dizkigu gobernukideei eta Nafarroa osoari"
"Sozialistek UPNrekin duten akordioaren berri emateko betebeharra du. Zenbait puntu argitu dizkigute, baina ez digute Javier Esparzak aipatutako gaien inguruan txintik esan", adierazi du Geroa Baiko eledunak.
2022/02/09 - 14:12
Chiviteren arabera, Nafarroako Gobernuko alderdiek PSOE-UPN akordioaren edukia ezagutzen dute
Foru Erkidegoko presidenteak eta PSNko idazkari nagusiak azaldu duenez, sozialisten eta Nafarroako erregionalisten arteko akordioa Estatu mailako eskuduntzei buruzkoa da, baina ez dagokio berari azalpenak ematea.
2022/02/09 - 14:04
UPNren estatutuek ez dute aurreikusten alderditik kanporatzea boto-diziplina hausteagatik
Hala eta guztiz ere, Javier Esparza UPNko presidenteak hasieratik hitz egin zuen horri buruz, Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas diputatuek aktak eman ezean Kongresuan lan-erreformaren aurka bozkatu ondoren.
2022/02/08 - 11:07
Esparza: "Sayasek eta Adanerok iruzur egin diete Espainiako gizarteari, Nafarroakoari eta alderdi osoari"
UPNko presidentea "minduta" agertu da bi diputatuek alderdiaren irudiari egindako "kalteagatik", eta orain hura berreraikitzea tokatzen zaiola uste du. Ez du uste Sayasek eta Adanerok PPrekin edo Voxekin akordio bat zutenik lan-erreformaren aurkako botoa emateko.
2022/02/07 - 21:27
Sayasek eta Adanerok ez dute akta itzuliko eta euren jokabidea defendatu dute Diziplina Batzordearen aurrean
"PSOEk ez zuen Bildurekin hautsi nahi", UPNk nahi bezala lan erreformari babesa emateko, esan du Sayasek. Adanerok ziurtatu du ez bera, ezta bere alderdikidea ere, ez direla UPNren printzipio eta balioen aurka joan, "alderantziz" baizik. Horregatik, kontzientzia "oso lasai" duela erantsi du.
2022/02/07 - 15:11
UPNren Berme eta Diziplina Batzordeak Sayasen eta Adaneroren egoera aztertzeari ekin dio
Alderdiaren zuzendaritzaren boto diziplina hautsi zuten bi diputatuek Batzordearen aurrean azalpenak eman beharko dituzte.
2022/02/07 - 10:04
Santos: "Inportanteena da lan erreforma onartu dela; gainerakoa zarata da"
Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak esan du Sayasen eta Garcia Adaneroren jokabideak ez diola Foru Gobernuari kalte egin, eta Mayaren hitz xenofoboak gaitzetsi ditu berriro.
2022/02/05 - 21:52
UPN ordezkaririk gabe geldituko da Kongresuan
Bi aukera daude: batetik, UPNko bi diputatuek euren aktak uztea eta, kasu horretan, ordezkatu eta beste bi diputatu jarriko dituzte. Bestetik, akta uzteari uko egiten badiote, Kongresuan jarraituko dute baina atxiki gabeko diputatu gisa, hau da, inor ordezkatu gabe.
2022/02/05 - 21:40
Adanero eta Sayas kanporatzearen alde egin du UPNren Kontseilu Politikoak, botoen %80rekin
Kontseilutik atera berritan, eta erabaki ofiziala zabaldu aurretik, Garcia Adanerok jada adierazi du: "zuzendaritza gu botatzeko deseatzen dago baina alderdiko organoetan konfidantza dugu".
2022/02/05 - 18:39
Bere "luma juridikoa" eskaini dio Olonak (Vox) Sayasi, UPNko diputatu aktari eusteko borrokan
"Beti izan naiz eta izango naiz askatasunaren eta duintasunaren aldeko borrokalaria. UPN alderdian ere bide horri eusteko lanean jarraituko dut" idatzi du Twitterren Sergio Sayasek, akta uzteko eskatu dion Kontseilu Politikoaren ondoren.