Ura
2019/04/13 - 14:01
Uribe Kostako ura berriz ere edan daitekeela iragarri du Bizkaiko Ur Partzuergoak
Ostiralean iturriko ur arrea ez edateko eskatu ondoren, gaur ohiko puntuetan laginak hartu eta aztertu dituzte, eta egoera "erabat normalizatuta" dagoela jakinarazi dute.
2019/04/11 - 16:59
URAk Bermeoko enpresa bati zigorra ezarri diezaioke berriro, isuri batengatik
Arrain-olioak eta irinak ekoizten dituen Barna enpresa Bermeo eta Mundaka arteko errepidetik gertu dago eta, antza, berea da joan den astean antzemandako isuria.
2019/04/01 - 13:25
Jatetxeak iturriko ura doan eskaintzera behartuko dituen araudia eskatu du Facuak
Facua Euskadi kontsumitzaileen elkarteak idatzi bat bidali dio Eusko Jaurlaritzari, 'atzerapen gehiagorik gabe' erregulazio hori bultza dezan.
2019/03/24 - 15:09
Sei tona hondakin atera dituzte Errobi ibaitik, Donibane Garazin
Hamargarren urtea da 'Zero Hondakin' kanpaina egiten dutela.
2019/03/13 - 13:12
Kutsadurak 'milioika heriotza goiztiar' eragingo ditu 2050erako, NBEren esanetan
Nazio Batuen Erakundeak Ingurumenaren Nazioarteko Txostena aurkeztu du gaur, eta datu oso kezkagarriak plazaratu ditu.
2019/03/12 - 13:59
Ibaizabalen estuarioan Galindo ibaitik datorren poluzioa antzeman dute
Ikerketak ez du zehazten, ordea, kutsadura hori zerk eragiten duen.
2019/03/12 - 09:44
Venezuelarrak Guaire ibai kutsatutik ura hartzen hasi dira
Venezuelako toki askotan 100 ordu baina gehiago daramatzate argindarrik gabe. Egoerak okerrera egin du ura, erregaia eta gasa ere falta direlako.
2019/02/07 - 15:43
Euriteen ondorioz mendietako ur-jauziek ikuskizun aparta eskaintzen dute
Normalean baino euri gehiago egin du azken egunetan. Epeltzearekin mendiko elurra ere urtu da eta ur-jauziak urez beteta daude.
2019/02/06 - 11:54
Urtegiak beren edukieraren % 86,5ean daude, hamarkadako batez bestekoaren gainetik
218 hektometro kubo ur dituzte, garai honetan batez beste 198 hektometro kubo denean.
2019/01/29 - 19:11
'Gabriel' borraskak haize zakarra ekarriko du Euskal Herrira
100 km/h-tik gorako haize-ufadak eta sei metroko olatuak izango dira. Okerrena arratsalderako iragarri dute.
2019/01/25 - 13:10
Ullibarriko y Urrunagako urtegiek ura hustutzeari ekin diote
Ullibarri eta Urrunagako urtegiek ura hustutzeari ekin diote gaur goizean, balizko euri berriei eusteko ahalmena handitzeko.
2018/11/05 - 18:20
Ur tarifak % 2,3 egingo du gora 2019an Bizkaiko udalerri gehienetan
Igoera honen ondorioz, familia bakoitzak 3,7 euro gehiago ordainduko ditu ur fakturan, batez beste.
2018/10/18 - 18:37
Hernanin Urumea ibaira eroritako zubia erabat eraisteko lanak hasi dituzte
Lanek 200.000 euroko kostua izango dute, Uraren Euskal Agentziaren (URA) komunikatu baten arabera. Erori aurretik, Lastaola industrialdeko zubia zenbait egunez itxita egon da, istripurik ez izateko.
2018/10/17 - 11:05
Hernanin erori zen zubiaren hondakinak kentzen hasi da URA
Larunbatean Hernaniko Lastaola poligonoan kolapsatu eta behera erori zen zubiaren hondakinak kentzen hasi da Uraren Euskal Agentzia.
2018/09/24 - 10:40
Iturriko uraren kalitateak kontrol handiagoa izango du Euskadin
Errege dekretu baten ondorioz, erkidego guztiek lur azpiko uraren erradioaktibitatea neurtu beharko dute 2019ko iraila baino lehen. Euskadin dagoeneko lanean hasi dira.
2018/09/23 - 20:21
Odoletan zegoen kaxalote bat grabatu dute Zarautzen
Portuko ureetan ikusi dute itsas-animalia. Bere zauriaren ondorioz, itsasoko ura gorriz jantzi da. Iturria: Kalispera Planet.
2018/09/12 - 13:33
Kontxako badian kutsadura fekala izan dela salatu du Eguzkik
Ondarretako eta Kontxako hondartzetan bainua debekatu zuten asteartean. Talde ekologistaren arabera, herritarrei ez zieten zergatia 'garaiz eta argi' jakinarazi.
2018/09/11 - 12:06
Eugiko urtegiko hondoko urak husten hasi dira
Urtegiaren hondoan dauden gai organikoak eta metalak kentzeak Urtasungo plantara iristen den uraren kalitatea hobetzeko aukera ematen du.
2018/09/07 - 10:05
Amezketa ibaian izandako isuria ikertzen ari dira, Alegian hainbat arrain hil ostean
URA agentziako teknikariek isuri zurixka bat atzeman dute Amezketa ibaira doan ibaiadar txiki batean.
2018/08/31 - 11:46
Tabernak iturriko ura doan eskaintzera behartzeko kanpaina abiatu du OCUk
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak #EskatuPitxerBatUr izeneko kanpaina hasi du hiritarren babesa lortu eta taberna eta jatetxeeak iturriko ura doan ematera behartuko lituzkeen legea eskatzeko.