Ura
2024/02/22 - 18:40
Lehorteak neurriak hartzera behartu ditu Arabako Errioxako udalerriak
Azken hilabeteetan Arabako Errioxan izan den prezipitazio baxuak neurriak hartzera behartzen ditu erakundeak. Azken hiru hilabeteetan, 59L/m2-ko euria baino ez du egin Guardian.
2024/01/23 - 13:16
Artikutzako urtegiaren zati bat eraisteko tramitazioek aurrera jarraitzen dute
Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Trantsizio Ekologikorako Ministerioaren ingurumen-inpaktuaren aldeko txostena jaso du. Urtegia Donostia hornitzeko eraiki zen, baina duela 40 urte baino gehiagotik ez da erabiltzen.
2024/01/22 - 15:28
Bizkaiko urtegiek erreserbak dituzte 15 hilabetez ur-hornidura bermatzeko
Ur Partzuergoko gerentearen esanetan, iaz baino 17 puntu gehiago daude, baina "ohikoak" diren datuak direla azpimarratu du.
2024/01/18 - 20:24
Izotz biltegi handiak aurkitu dituzte Marten
Europako Espazio Agentziaren Mars Express zundak 20 urte daramatza Marte esploratzen, eta baieztatuko balitz, planeta gorriaren ekuatorean aurkitutako ur kantitate handiena litzateke.

2024/01/08 - 13:36
Uribarriko urtegiak bere edukieraren % 78 gainditu du jada eta duela urtebete baino % 20 ur gehiago dauka
Azken asteetan izandako euriteek urtegiaren egoera hobetu dute, duela hilabete baino 14 puntu gorago baitago.
2024/01/04 - 15:44
Hego Euskal Herriko urtegiek edukieraren ia % 80an hasi dute urtea, iazko bikoitza
Datuek hazkunde nabarmena adierazten dute duela urtebete bildutakoen aldean, eta azken hamakadako batez bestekoa ere hobetzen dute. Esako urtegia, adibidez, edukieraren % 83,22 da, eta iaz, berriz, % 29,08.

2024/01/04 - 13:25
Urtegiek ia % 80 beteta abiatu dute urtea, iazko datuak bikoiztuta
Datuek hazkunde nabarmena adierazten dute, duela urtebete bildutakoen aldean, eta, era berean, azken hamar urteetako batez bestekoa hobetzen dute.
2023/12/01 - 19:04
Bere edukieraren % 85ean, Esako urtegia ura husten hasi da: 200 metro kubiko segundoko
Uda honetan kezka handia zegoen urtegiak inoiz baino hustuago zeudelako. Hala ere, azken egunetako euri-jasek eta 1961az geroztiko udazkenik euritsuenak bete egin dituzte.
2023/10/17 - 13:32
Israelen blokeoak aurrekaririk gabeko krisi humanitarioa eragin du Gazan
Nazio Batuen Erakundeak laguntza humanitarioa koordinatzeko duen bulegoak esan du premiazkoa dela eremura ura eta erregaia sartzeko baimena ematea. "Ospitaleak kolapsotik gertu daude", nabarmendu dute. Bien bitartean, laguntza daramaten ehunka kamioi ez atzera ez aurrera daude mugan.
2023/09/03 - 16:45
DANA denboraleak ekarritako euriteek % 10 handitu dute Nafarroako urtegi batzuetako ur maila
Eugiko urtegia, esaterako, ostiralean % 84 zegoen beteta, eta une hauetan % 91raino iritsi da. Gainontzeko presei erreparatuz gero, uraren maila ez da horrenbeste igo, pare bat puntu, baina, pare bat egunetan.
2023/08/23 - 16:50
Ur-bilatzaileak oso gutxi dira, eta lehortearekin geroz eta lan gehiago dute
Juantxu Anda eta Alfredo Garoña ur-bilatzaileak dira. Biak 80 urte baino gehiago dituzte, baina lanez gainezka dabiltza azken urteetan.
2023/08/23 - 16:39
Ur bilatzaileen lana areagotu egin da Kataluniako hainbat eskualdetan
Tarragonako Penedes Beheko hainbat herrirentzat, esaterako, lur azpian aurkitu dituzten ur putzuak ezinbesteko irtenbide izaten ari da inoiz baino ur eskasia handiagoa duten urte sasoi honetan.

2023/08/11 - 15:56
Busturialdeko hainbat udalek funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko neurriak hartu dituzte
Ur Partzuergoak atzo egindako deiari erantzunez, Bermeok kaleak ureztatzeko zerbitzuak eten ditu eta herritarrei igerilekuak ez betetzeko eskatu die. Mundakak, bestalde, iturriak itxi ditu, eta hainbat jarduera (ureztatzea, igerilekuak betetzea edota autoak garbitzea) debekatu.
2023/08/11 - 15:45
Bizkaiko urtegien erreserba % 64,6an dago, iazko % 68,5aren aldean
Busturialdeko ur kontsumoa mugatu ondoren, Ur Partzuergoak adierazi du egoera iazkoa baino hobea dela eta segundoko 130 litroko tartea dagoela larrialdi-egoerara iritsi arte.
2023/08/11 - 15:38
Ur Partzuergoa: ''Alerta-egoera ezarri da Busturialdean, baina tartea dago larrialdiara heldu arte''
Hektor Orbe Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Ekimen eta Estrategia Garapeneko zuzendariordeak esan du zonaldeko egoera, oraingoz, 2022ko udakoa baino hobea dela. Busturialdea alerta egoeran sartu da aste honetan, baina tartea dago larrialdi gunera iritsi arte.
2023/08/10 - 14:26
Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko eskatu die Busturialdeko udalei euri falta dela eta
Nahitaezkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatu dizkie erakundeak, besteak beste, kaleak garbitzean, lorategiak ureztatzean edo igerilekuak betetzean. Argudiatu duenez, eskualdeak ez dauka ura biltzeko azpiegiturarik eta baliabide propioen bidez hornitzen da.

2023/07/22 - 19:44
Gasteiz eta Bilbo hornitzen dituzten Arabako urtegiak % 70ean daude, eta Añarbe % 85ean
Kantauri isurialdean, aldiz, euri gehiago egin du, eta hori nabari da Ordunteko eta Añarbeko maila altuan, edukieraren % 95ean eta % 85ean baitaude urtegiok, hurrenez hurren.
2023/07/02 - 15:20
Bizkaiko eta Nafarroako golf-zelai batzuetako zuloak estali dituzte klima-ekintzaileek, ur xahuketa salatzeko
Goizaldean, zementuz bete dituzte golf-zelai batzuetako zuloak, eta ondorengo mezuak zioten pankartak zabaldu dituzte: "Adi: lehortea! Golf-zelaia itxita, justizia klimatikoa dela eta" edota "Ura guztion ondasuna da".
2023/06/01 - 21:58
Uraren kalitate “bikaina” Euskadiko hondartza gehienetan, bainu denboraldiaren hasieran
Soilik hiru hondartzak jaso dute “bikaina” ez den kalifikazioa: bik “ona” jazo dute eta besteak “eskasa”. Uraren kalitatea astero aztertuko dute, horren bilakaera ikusteko.

2023/05/30 - 16:47
Krispiñako araztegia, Euskadin ur gehien berrerabiltzen duena
Krispiñako (Gasteiz) araztegia da Euskadin hondakin-ur gehien arazten eta berrerabiltzen duena. Uda garaian, araztutako uraren erdia inguruko lursailak ureztatzeko erabiltzen da. Beste % 5 planta hozteko berrerabiltzen dute. Hamabost ordu behar izaten dira batez beste arazte prosezua egiteko.