Urtegiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtegiek ia % 80 beteta abiatu dute urtea, iazko datuak bikoiztuta

Datuek hazkunde nabarmena adierazten dute, duela urtebete bildutakoen aldean, eta, era berean, azken hamar urteetako batez bestekoa hobetzen dute.
Iragarkia
20240104144118_yesa_
18:00 - 20:00
Hego Euskal Herriko urtegiek edukieraren ia % 80an hasi dute urtea, iazko bikoitza

Hego Euskal Herriko urtegiek euren edukiera osoaren % 79,3 beteta hasi dute 2024 urtea. Datuok azken hamarkadako batez bestekoaren gainetik daude (% 59,4 urteko lehen astean), baita iazko aste berekoen gainetik ere (% 42,56an zeuden orduan).

Azken asteko prezipitazioek 22 hm³-an handitu dituzte urtegi horien erreserbak, egun 1.008 hm³ zenbatzen dituztenak.

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren datuen arabera, baliabide hidrikoen irabazi honekin, iazkoen aldean 547 hm³ gainetik daude egungo erreserbak.

Esako urtegiak 372 hektometro kubiko biltzen ditu unean; beraz, edukiera osoaren % 83,22an dago, eta iaz, berriz, % 29,08an.

Bestalde, Itoizko urtegiaren erreserbak 327 hektometro kubikokoak dira, hau da, betetze ahalmen osoaren % 78,42. Duela urtebete, % 44,6an egon zen.

Arabako Uribarri Ganboako urtegia bere guztizko edukieraren % 73,97an dago (146 hm³-rekin, alegia), eta Urrunagakoa, berriz, % 70,83an (51 hm³).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X