Ura
2023/04/23 - 12:06
URAko zuzendaria: ''Ur-hornidura bermatuta dago urtebete baino gehiagorako, euria egin ala ez''
Uraren zentzuzko erabilera egiteko eskatu die herritarrei Antonio Aiz Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiak, "oparotasun nahiz urritasun garaietan" (jatorriz, gaztelaniaz).
2023/04/19 - 09:43
Lehortearen mapa: Araba euririk gabe eta Nafarroa hegoaldea alertan ur eskasiagatik
Euskalmeteko eta Aemeteko adituen arabera, oro har, Hego Euskal Herriko egoera normaltasunaren barruan dago. Hala ere, Arabako lurralde osoan pairatzen ari den euri falta eta Nafarroan Ebro ibaiaren ardatzean ur eskasiagatik dagoen alerta nabarmendu dituzte.
2023/04/13 - 20:24
Urtegiak % 67 beteta daude, duela urtebeteko mailatik urrun, 2022an % 89ra iritsi baitziren
Euskal Herriko urak 2022ko apirilean iritsi ziren maila gorenera, baina urrira arte nabarmen jaisten egon ondoren, azken hilabeteetan ezin izan da berreskuratu, duela hamabi hilabeteko ehunekotik urrun.
2023/04/13 - 10:22
Kaleak urarekin garbitzea debekatu dute eta iturri publikoak itxi dituzte Arabako Errioxan, ur faltagatik
Ur Partzuergoko presidente Juan Jose Garcia Barruecok azaldu duenez, uda garaian egon litezkeen arazoak saihesteko prebentzio neurriak dira aipatutakoak.
2023/04/11 - 16:50
Ozeanoetako ura inoiz baino beroago dago
Planeta osoko ozeanoen batez besteko tenperatura 21,1 gradutara iritsi da apirilean. Ondorioz, ur lurrun gehiago igoko da atmosferara eta horrek eragina izango du meteorologian.
2023/03/23 - 15:55
Lau pertsonatik batek ur eskasia pairatzen du munduan
NBEk argitaratu duen txosten baten arabera, ur eskasiaren bilakaerak goranzko joera izango du, eta kaltetutako biztanleen kopurua bikoiztea espero da. Gainera, Garapen Jasangarrirako 6. helburua betetzeko, inbertsioak laukoiztu egin beharko dira.
2023/03/19 - 17:26
Ur falta nabarmena izan ostean, Esako urtegia hasi da maila berreskuratzen
Joan den urrian bere edukieraren % 11 baino ez zuen beteta; gaur egun, aldiz, Pirinioetako elurra urtu eta egin duen euriari esker, % 66an dago. Hala ere, euri gutxi egin du, ohiko kopuruaren laurdena; horregatik, uraren maila igotzeak arnas pittin bat eman badie ere, kezka dute laborariek.
2023/03/13 - 13:04
''Ez dago ura baino indartsuagorik'' kanpaina aurkeztu dute
Gaur aurkeztutako kaanpainaren helburua geroz eta ohikoagoak diren ur-goraldien eraginak arintzea eta egoera horretara egokitzearen beharraz sentsibilizatzea da.
2023/01/24 - 17:14
Nola daude urtegiak azken euriteen ondoren?
Neguko euriteek Euskal Herriko urtegietako maila igotzea ekarri dute, baina oraindik duela urtebete zuten bolumenetik urrun daude.
2023/01/20 - 15:50
Azken egunetako denboraleak urtegietako ur-mailak igo ditu
Desiratutako euria itzuli da eta horrekin uraren bolumena igo da gure urtegietan. Uribarri Ganboak, adibidez, bere bolumena % 6 igo du hiru egunetan. Urrunaga ere % 10 igo da. Añarbe, Gipuzkoan, bere edukieraren % 84ra iritsi da.
2022/11/07 - 19:46
Uraren hiruhileko ordainagiria 2,4 euro igoko da datorren urtean Bizkaian
Praktikan, 2023ko ordainagiriaren igoerak urtean 9,6 euro inguruko igoera ekarriko du, hiru hilean behin jaulkitako lau fakturetan banatuta.
2022/10/26 - 16:16
2030erako airearen kutsadura erdira murrizteko hainbat neurri proposatu ditu Europako Batzordeak
Airearen kutsadurak eragindako heriotzak % 75ean murriztu nahi ditu Europako Batzordeak hamar urtean. 2019an, 300.000 heriotza goiztiar eragin zituen, Europako Ingurumen Agentziaren arabera.
2022/10/24 - 16:22
Hegazkinek ura bildu dute Balmasedako sutea itzaltzeko
Haizearen indarra baretuta, hegazkinek ura hartzeko aukera dute Balmaseda inguruan, sutea itzaltzeko lanetan laguntzeko.
2022/10/17 - 12:38
Iguazuko ur-jauzien emaria izugarri handitu da eta turistentzako pasabideak itxi egin behar izan dituzte
Argentina eta Brasil arteko mugan dauden Iguazuko ur-jauziek ur-emaria ohikoa baino hamar aldiz handiagoa da egunotan. Turistentzako pasabideak itxi egin dituzte, ur-emaria jaitsi bitartean.
2022/08/30 - 22:33
Abuztuko itsasoko uraren tenperatura azken hamarkadetako bigarren altuena da
Ura 24,2 ºC-ra dago Kontxako badian. Donostiako Aquariumak neurketak egiten dituenetik, 1947tik, bigarren tenperatura altuena da aurtengoa, 2003ko udarenaren ondoren.
2022/08/29 - 23:27
Bardea larrialdi eremu izendatu dute Esako urtegian gero eta ur gutxiago dagoelako
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, Esako urtegia urik gabe geratuko da irailean aurrez euri nahikorik egiten ez badu. Egun, urtegiaren edukieraren % 20 dago beteta.
2022/08/26 - 17:17
Iparraldeko 95 udalerritan zorroztu dituzte neurriak lehortea dela eta
Azkenaldiko euriei esker ibai eta erreketako emariak handitu diren arren, eta oporraldiko bisitarien kontsumoa murriztu bada ere, industriaren eta hezkuntza zentroen jardueraren itzulerak neurriak zorroztea eragin du.
2022/08/25 - 19:27
Añarbeko ubide berria eraikitzeko lanak 2023an hasiko dira
Donostialdeko hamar bat udalerriko eta Pasaiako badiako 318.000 urez hornitzea ahalbidetuko du kanal berriak.
2022/08/23 - 21:36
Europar Batasunaren % 64 azken 500 urteetako lehorterik okerrena pairatzen ari dira
Ur faltak laborantzan, energia hidroelektrikoaren ekoizpenean eta ibaiko garraioan eragiten du. Halaber, muturreko beroaren ondorioz, Europar Batasuneko hainbat herrialdeetan suteak izateko arriskua areagotu egin da.
2022/08/23 - 19:22
Euskal Autonomia Erkidegokoak dira ur gehien pilatu duten urtegiak Estatuan
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako urtegien % 81 beteta daude. Estatuan, berriz, ur erreserba % 36,9ra murriztu da azken asteetan, euri faltaren ondorioz.