Ura
2022/08/06 - 20:07
Nafarroako Erriberan eta Erroibarren ura kontsumitzeko murrizketekin jarraitzen dute
Aguas del Moncayo Mankomunitateak parke eta lorategiak ureztatzea debekatu zuen uztailaren 22an eta igerilekuetako kontsumoa ahal den gehien mugatzeko agindu zuen. Mezkiritzen, Bizkarretan eta Lintzoainen (Erroibar), debekatuta dago parke eta baratzeak ureztatzea.
2022/08/06 - 16:48
Lehortearen aurkako neurriak ezarri dituzte Ipar Euskal Herriko 95 herritan
Besteak beste, egunean zehar ezin izan da etxeko zelaiak ureztatu eta autoa garbitzea erabat debekatua dago. Gainera, Lapurdiko kostetan, hondartzetako dutxa gehienak itxita daude. Estatu mailan ministerio arteko talde bat osatu du Elisabeth Borne lehen ministroak lehorteari aurre egiteko.
2022/08/06 - 16:35
Esako urtegiaren ur emaria % 39koa da, azken urteetako mailarik baxuena
Lehortearen ondorioz, Nafarroako urtegien ur emaria oro har % 50ekoa da. Egoera kezkagarria da.

2022/08/05 - 09:31
Ur murrizketak Ipar Euskal Herriko 102 udalerritan
Besteak beste, honako mugak izango dituzte indarrean: egunez ezingo dira baratzeak eta loreak ureztatu, ibilgailua ezingo da garbitu eta iturri publikoak ere ez dituzte urez hornituko.
2022/08/04 - 17:54
Eguraldi iragarpenek diote ur eskasiak jarraituko duela datozen egunetan Euskadin
Adituen esanetan, lehorteak eta uholdeak geroz eta ohikoagoak izango dira, eta ez badugu ezer egiten, mende amaierarako 5 gradu igo daiteke tenperatura. Halaber, itsasoa asko berotu denez, denborale eta uholde arriskua ere hor dago.

2022/08/04 - 17:45
Espainiar Estatuko hainbat lekuk ur murrizketak dituzte, muturreko lehortearen ondorioz
Katalunian, Bonastren, lehortearen aurretik 40.000 litro ematen zituen herriko putzuak, orain, aldiz, 6.000 litro. Beste erkidegoetan egoera ez da hobea; urtegiak % 40an daude, eta murrizketak dituzte, besteak beste, Andaluzian eta Galizian.
2022/08/03 - 19:23
Hauek dira EAEn hartu ahalko diren neurriak lehorte kasuetan
Jaurlaritzak lehorteetarako lehen plan berezia aurkeztu du asteazken honetan. Dena dela, argitu du biztanleen % 90ek bermatuta izango dutela ur hornikuntza "epe ertainean", euri gutxi egin arren.
2022/08/03 - 19:20
Lehorteen aurkako Plan Berezia aurkeztu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak muturreko fenomenoei aurre egiteko plangintza hidrologikoa aurkeztu du. Planak uraren kalitatea bultzatuko du, araztegiak eraikiz eta hobetuz.
2022/08/03 - 15:33
Ur hornidura bermatuta dute Euskadiko biztanleen % 90ek, lehortea gorabehera
Uholdeak eta lehorteak kudeatzeko plan berria aurkeztu du asteazken honetan Eusko Jaurlaritzak, 2027ra arte indarrean egongo dena. Jasotako neurrien artean, funtsezkoak ez diren uren erabilera eta hiri sarreretako gaueko presioa mugatzea daude.
2022/08/02 - 17:45
Euri gutxi egin du uztailean, eta zenbait herrik neurriak hartu dituzte
Uztailean ez du apenas euririk egin, eta urtegien mailak oraindik ondo badaude ere, erreken ur emariak dezente jaitsi dira. Ondorioz, herri askotan arazoak dituzte ur hornidurarekin.
2022/07/27 - 23:28
Zenbat litro ur kontsumitzen da Hego Euskal Herriko etxeetan?
2020ko datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxebizitzetan 97 litro ur kontsumitu ziren pertsona eta egun bakoitzeko; Nafarroan, berriz, kontsumoa 120 litrokoa izan zen.

2022/07/24 - 20:40
Ur Partzuergoa ura Bermeoraino itsasontziz eramatea aztertzen ari da Busturialdeko ur hornidura bermatzeko
Aukera hori "aztertzen" ari dira uneotan. Pedro Barreiro Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko arduradunak gogorarazi duenez, 2003az geroztik izandako urterik lehorrena bizi dugu, hortaz, "ura zentzuz erabiltzea" gomendatu die herritarrei.

2022/07/24 - 19:36
Frantziak ur murrizketak ezarri ditu herrialdeko 88 departamendutan lehortea dela eta
Herrialdearen zati handi bati eragin dio lehorte bortitzak, ondoz ondoko bero-boladen eta prezipitazio falta luzeen ondorioz.
2022/07/21 - 22:43
Ozetan, Arabako Lautadan, ur-etenak dituzte, euri-eskasiagatik
Ozetan, inguruko mendietako iturburuetatik hartzen dute ura; azken hilabeteotako prezipitazio-kopuru txikiak, baina, asko txikitu du horien emaria.
2022/07/19 - 22:28
Lea-Artibaiko udalerriek ere baliteke ur-kontsumoa mugatu behar izatea
Busturialdeko 16 udalerritan neurriak hartuko beharko dituzte, ura beharrezkoa ez denean ez baliatzeko; izan ere, Bizkaian ez du euririk egin uztailean, eta udan defizitarioak izan ohi diren arroetako batzuk egiturazko eskasia egoeran gelditu dira.

2022/07/19 - 16:30
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur-kontsumoa mugatzea eskatu die Busturialdeko 16 udalei
Nahitazkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatzen ditu, besteak beste, kaleak garbitzean eta lorategiak ureztatzean. Muga hori Lea-Artibaiko udalerrietara zabal daiteke datozen egunetan.

2022/07/06 - 11:16
Italiako hainbat eskualdek larrialdi egoera ezarri dute lehorteagatik
Erromako gobernuak 36 milioi euro bideratu ditu kaltetutako eremuetako nekazaritza-egoera arintzeko. Emilia Romagna, Friuli Venezia Julia, Lonbardia, Piamonte eta Veneto dira arazo larrienak dituzten eskualdeak. Po ibaiaren egoera, Italiako luzeena eta emaritsuena, oso larria da une honetan.