LEHORTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiar Estatuko hainbat lekuk ur murrizketak dituzte, muturreko lehortearen ondorioz

Iragarkia
Galiziako hondartza bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako argazkia.
18:00 - 20:00
Espainiar Estatuko hainbat lekuk ur murrizketak dituzte, muturreko lehortearen ondorioz
Katalunian, Bonastren, lehortearen aurretik 40.000 litro ematen zituen herriko putzuak, orain, aldiz, 6.000 litro. Beste erkidegoetan egoera ez da hobea; urtegiak % 40an daude, eta murrizketak dituzte, besteak beste, Andaluzian eta Galizian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

San Fermineko entzierroen ibilbidean irrist ez egiteko produktua aplikatu dute

Hamar bat pertsonak lan egin dute gauean produktu irristagaitza 1.875 metro karratu ingurutan zabaltzeko. Eremu babestuak Santo Domingoko aldaparen amaieran hasi eta Mercaderesko bihurgunera eta metro batzuk harago heltzen dira, Estafetaraino, hain zuzen ere. Lana eskuz egiten da, ureztagailuak eta erratzak erabilita. Arduradunen arabera, likido irristagaitzak erreakzio bat sortzen du, eta erreakzio horrek zoladuraren mikroporoak askatzen ditu. Zulo horiek bentosa-efektua sortzen dute, eta saihestu egiten du pertsonek edo zezenek irrist egitea. Konposatua duela 20 urtetik aplikatzen da Sanferminetan, eta bereziki ondo funtzionatzen du zoladura bustita dagoenean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X