Urakanak
'Melissa' urakanak 50 hildako baino gehiago utzi ditu jada Karibeko hainbat herrialdetan
Erreskate taldeek lanean jarraitzen dute zikloiak gehien kaltetutako eremuetan, hala nola Haitin, Panaman, Dominikar Errepublikan eta Kuban. Lehorretik iristea bereziki zaila izaten ari da gehien kaltetutako landa eta kostalde eremuetan.
Milioika lagun argindarrik gabe eta kalte ugari Kuban, oraindik ere irla gainean jarraitzen duen Melissa urakanaren ondorioz
Kuba ekialdeko muturreko biztanleak izan dira Melissa urakanaren ondorioak sumatzen lehenak, hura jo baitu lurra bertako 03:10 zirenean (08:10 Euskal Herrian), orduko 193 kilometroko orduko haize-ufada etengabeekin, nahiz eta gero ahulduz joan den.
Melissa urakana ahuldu egin da Kubara iristear dagoenean, 205 km/h-ko haize-ufadekin
Melissa urakana laster iritsiko da Kubako hego-ekialdeko kostaldera, Saffir-Simpson eskalan 3. kategoriako urakana bihurtuta, eta izaera "oso arriskutsuarekin", Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentroaren (NHC, ingelesez) arabera. 205 kilometro orduko euri-erauntsi eta haize-ufada suntsitzaileak eragingo dituela aurreikusi da.
Melissa 5 kategoriako urakan gisa iritsi da Jamaikara eta biztanle ugari elektrizitate gabe utzi ditu
Zerbitzu meteorologikoek ohartarazi dutenez, azken urteotako urakanik suntsitzaileenetako bat izan daiteke. Oraingoz, 295 km/h-ko haize-boladak erregistratu ditu.
5. kategoriako indarra duen Melissa urakana Jamaika astintzen hasi da
Melissa urakana Jamaikako mendebaldeko kostaldera hurbiltzen ari da, 280 km/h-ko haize-bolada, euri-jasa eta olatu handiekin. Agintarien esanetan, "oso urakan arriskutsua" da eta kalte handiak eragingo dituen beldur dira.
Melissa urakanak 5. maila hartu du, eta Jamaikara doa 280 km/h baino gehiagoko haizeekin
Jamaikako eta Kubako biztanleak Melissa urakanari aurre egiteko prestatzen ari dira; izan ere, iragarpenen arabera, haize suntsitzaileak eta uholde katastrofikoak eragingo ditu Karibeko uharterako ibilbide zuzenean.
Gutxienez 19 pertsona hil eta 20 baino gehiago agertu barik daude Vietnamen, 'Bualoi' tifoiaren ondorioz
Aurten Vietnam astindu duen ekaitzik hilgarrienak 80 pertsona baino gehiago zauritu ditu, eta 105.000 etxebizitza baino gehiago kaltetu erdialde-iparraldeko hamabost probintziatan baino gehiagotan, tokiko agintariek jakitera eman dutenez.
Katrina: 20 urte AEBko hurakanik hilgarrienetako batetik
Bi hamarkada dira Katrina hurakanak AEBko hego-ekialdea jo zuenetik. 2.000 hildako eta milaka milioi dolarretako galera materialak utzi zituen zortzi egunez hainbat herrialde zeharkatzean. New Orleansen eragin zuen sarraskirik handiena.
AEBk ebakuazioak agindu ditu Ipar Karolinako uharte batzuetan, Erin urakan erraldoia gerturatzen ari delako
4. kategoriako Erin urakanaren tamaina asko handituko da datozen egunetan, Estatu Batuetako ekialdeko kostaldearen eta Bermudasen artean igarotzen denean. Ondorioz, Ipar Karolinan dauden uharte turistiko batzuk ebakuatzeko agindua eman dute agintariek.
Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak ohartarazi duenez, Erin urakana Karibeko Turk eta Caico uharteetatik 180 kilometro iparraldera dago, 220 kilometro orduko haize ufadak utzi ditu.