Urrezko Danborra
Banderaren jaitsierak amaiera eman dio 24 orduko jaiari Donostian
Banderaren jaitsiera izan da Gipuzkoako hiriburuko egun handiaren azken ekitaldia, 24 orduz hiria danbor eta upel hotsez bete ondoren. Jon Insausti alkateak jaitsi du bandera.
San Sebastian martxa hunkigarria bandera igoeran, Xabier Anduaga tenorrarekin eta Donostiako Orfeoiarekin
Donostiako banderaren igoerak hasiera eman dio aurten 100 urte betetzen dituen danborrada tradizionalari, eta 24 orduko etenik gabeko festa utziko du Gipuzkoako hiriburuan. Donostiarrentzat ezinbesteko hitzorduan, Xabier Anduaga tenorrak San Sebastian martxa interpretatu du. Jon Isaustik, bere aldetik, alkate gisa egin duen lehen igoera izan da. Gaztelubideko danborrada, beste danborrada batzuetako ehun kide baino gehiagorekin batera, Konstituzio plazan bildu da, Donostiako danborrada tradizionalari hasiera emateko.
Xabier Anduaga, 2026ko Urrezko Danborra, festarako prest
Xabier Anduaga tenor donostiarrak aurtengo Urrezko Danborra jasoko du eta San Sebastian Martxa abestuko du, Donostiako Orfeoiarekin batera, Konstituzio Plazan. Familiarekin eta lagunekin gozatuko du momentuaz.
Xabier Anduagak San Sebastian martxa elkarrekin abesteko deia egin du bandera igoeran
Aurten Urrezko Danborra jasoko duen Xabier Anduaga tenor gazteak San Sebastian martxa abestuko du Konstituzio plazako oholtzan, Donostiako Orfeoiarekin batera. "Mundu guztiak nirekin abestea nahi dut, ez dut inor ni entzuten egotea nahi, baizik eta mundu guztiak gozatzea", nabarmendu du Anduagak.
Xabier Anduaga tenorrak jasoko du 2026ko Urrezko Danborra
Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak proposatutako 56 hautagaien artean aukeratu du tenor donostiarra.
Bruce Springsteen, Jose Luis Rebordinos eta Karlos Arguiñano, Urrezko Danborra irabazteko 56 hautagaien artean
Behin betiko zerrenda eskuan, Donostiako Udaleko Bozeramaileen batzordeak astearte honetan bilera egingo du. Batzorde horrek gehienez 3 hautagai aukeratuko ditu, baina hautagai batek gehiengo berezia lortuko balu —hau da, udalbatzaren ordezkaritza ponderatuaren hiru herenak— Urrezko Danborraren irabazlea zuzenean izendatuko du.