DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabier Anduaga tenorrak jasoko du 2026ko Urrezko Danborra

Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak proposatutako 56 hautagaien artean aukeratu du tenor donostiarra. 

Xabier Anduaga tenorea

Xabier Anduaga tenorra, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

2026ko Urrezko Danborra etxean geldituko da, Xabier Anduaga tenor donostiarrak jasoko baitu Donostiako Udalak urtero ematen duen saria, "hiriaren izena munduan jarduten duen lekuetara eramateagatik". 

Herritarrek proposatutako 56 hautagaien artean aukeratu du tenor donostiarra Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak. 

Opera eta zarzuela tenorra da, eta gaztea izanagatik ere, munduan eskaera eta errespetu handieneko tenorretako bat da. 

Nazioarten hainbat aintzatespen lortu ditu, hala nola Pragan 2019an egindako Operalia lehiaketako operako zein zarzuelako lehen saria, eta International Opera World lehiaketako lehen saria 2020ko Abeslari Gazte Onenaren kategorian. Gainera, 2022an errezitaldia egin zuen Zarzuela Antzokian, Giulio Zappa pianistak lagunduta.

Anduaga zortzi urterekin hasi zen Donostiako Orfeoian abesten, eta hamabost urterekin iritsi zen solista izatera. Halaber, musika ikasketak Musikene Goi Mailako Musika Eskolan egin zituen, 2014tik 2018ra.

Urrezko Danborra datorren urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, jasoko du, osoko bilkuren Udaletxeko aretoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi

Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Aurrerantzean, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa izango du", adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X