Ustezko ustelkeria politikoa
2024/11/22 - 17:30
PSOEk salaketa bateratua aurkeztu du Aldamaren aurka, sozialistei egindako akusazioengatik
Komisionistaren adierazpenen aurrean, iturri sozialistek uste dute "Espainia bezalako herrialde batek ezin duela onartu agenda politikoa frogarik gabe iraintzen duten gaizkileek markatzea, soilik Soto del Realetik atera eta etxean lo egin ahal izateko".
2024/11/21 - 22:09
Epaileak Victor de Aldama aske uzteko agindu du komisioak ordaindu zituela adierazi ostean
Magistratuak aintzat hartu du enpresaburuaren eskaera, eta kautelazko neurriak hartzea erabaki du, Fiskaltzak eskatu bezala: pasaportea kentzea eta astero epaitegian agertzeko betebeharra.
2024/11/21 - 21:34
Aldamak dio Santos Cerdanek 15.000 euro jaso zituela eta 250.000 eman zizkiola Abalosi eta 100.000 Koldori
Horretaz gain, Victor de Aldamaren esanetan, Angel Victor Torresek ere 50.000 euro eskatu zizkion musukoak erosteko Kanarietan egindako gestioengatik.
2024/11/07 - 12:46
Auzitegi Gorenak Abalos ikertuko du, 'Koldo auzia'ren harira
Hainbat delituren zantzuak —talde kriminaleko kide izatea, eraginen trafikoa, eroskeria eta diru publikoa bidegabe eralgitzea— atzeman ditu Goreneko Zigor arloko Salak.
2024/10/24 - 14:00
Marlaskak esan du ez zuela Abalosen susmorik izan, eta Barne Ministerioko inork ez duela loturarik auziarekin
Fernando Grande-Marlaskak berretsi du ez zuela susmorik izan Jose Luis Abalosen negozioei buruz, eta haren Ministerioak ez duela inolako loturarik ustezko ustelkeria sarearekin.
2024/10/23 - 14:49
Auzitegi Nazionalak Abalos ikertzeko eskatu dio Auzitegi Gorenari
Imael Moreno epaileak uste du buruzagi sozialistak 'Koldo auzia' delakoan "zeregin garrantzitsua" duela esateko "zantzu serioak eta sendoak" daudela.
2024/10/17 - 15:18
PPk PSOEren aurka legez kanpoko finantzaketa egiteagatik jarritako kereila artxibatzea eskatu du Fiskaltzak
Orain, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak erabakiko du kereila izapidetzea onartu ala ez.
2024/10/16 - 18:36
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak Auzitegi Gorenak Abalos ikertzea eskatu du, 'Koldo auzia' dela eta
Funtzionario-eroskeria, eraginen trafikoa eta erakunde kriminala delituak egitea egotzi dizkio Fiskaltzak Garraio ministro ohiari. Ministerio Publikoaren idatzia Guardia Zibilak bidalitako azken txostenean oinarritu da.
2024/10/16 - 12:54
Pedro Sanchezek 'Koldo auzia' ustelkeria kasua dela onartu eta barkamena eskatu du
Edozein kasutan, PSOEk hasieratik neurriak hartu zituela azpimarratu du, PPk ez bezala.
2024/10/16 - 11:53
Aurrez aurreko zakarra Kongresuan: Sanchezek eta Feijook ustela izatea egotzi diote elkarri
PPko buruzagiaren arabera, Espainiako gobernuburua "1 jauna" da "Koldo auzian". Sanchezek "abezedarioaren letra bakoitzeko ustelkeria kasu bat" izatea egotzi dio Feijoori: "Ayusoren atik hasita, Zaplanaren zraino".
2024/10/16 - 09:43
Albiste izango dira: Durangoko Azokaren aurkezpena, Von der Leyenen deportazio proposamena eta 'Koldo auzia'
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/15 - 13:10
PPk dio baduela "informazioa PSOE eta Gobernua mehatxatzen duten ustelkeria kasuei buruz"
Borja Semper bozeramailearen arabera, "Gobernuarekin tratuak izan dituen jende askoren eta enpresaburu askoren deiak jaso ditugu". Auzitegietara informazio hori "bahetu" ostean jo dutela nabarmendu du. "Dena jakingo da azkenean", iragarri du.
2024/10/15 - 11:33
Garrido (PP), PSOEren kontra aurkeztu duten kereilaz: ''Ustelkeria kasu baten aurrean gaude''
Laura Garrido Alderdi Popularrak Legebiltzarrean duen bozeramaileak kritikatu du sozialistek "dena ukatu" izana: "Bilerak egon zirela, harreman telefonikoak izan zirela...".
2024/10/15 - 09:45
Albiste izango dira: Finantzen Euskal Kontseilua, zigorrak kommutatzea eta Euskaldunaren 25. urteurrena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/14 - 13:33
Borja Semper: ''Osteguneko saioa Kongresuan ustelkeriari buruzko monografikoa izatea nahi dugu''
'Koldo auzia' delakoarekin lotutako legez kanpoko finantzaketa, eroskeria eta influentzia-trafikoa leporatuta, PSOEren aurkako kereila aurkeztu duela berretsi du Alderdi Popularreko bozeramaileak, astelehen goiz honetan.
2024/10/14 - 13:13
PPk kereila aurkeztu du PSOEren aurka, 'Koldo auzia'rekin lotutako ustelkeria leporatuta
Alderdi Popularrak iragarritako oldarraldi politikoaren baitan, asteazkeneko kontrol saioa ustelkeriari buruzko osoko bilkura monografiko bihurtzea eskatuko du. Hala ere, gaur-gaurkoz, PPk ez du Pedro Sanchezen aurkako zentsura mozioa aurkezteko asmorik.
2024/10/14 - 09:36
Albiste izango dira: Zigorrak kommutatzea, baja malguak eta PPren kereila PSOEren kontra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/13 - 15:22
PPk kereila aurkeztuko du Auzitegi Nazionalean PSOEren kontra, ustelkeriagatik
Cuca Gamarra PPko idazkari nagusia izan da erabakiaren berri eman duena, "Sanchez sarea" deitu duen horretan ezagutzen ari diren gertaeren "larritasuna" ikusita, alderdiko zuzendaritza batzordea premiaz bildu eta gero.
2024/10/13 - 10:34
Feijook Zuzendaritza Batzordearen premiazko bilera egingo du igande honetan, 'Koldo auzia'ri erantzuna emateko
Abalosek Sanchezi Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordea Espainiara joango zela jakinarazi ziola eta beste informazio batzuk zabaldu ostean deitu du batzarra.
2024/10/11 - 14:58
Sanchezek nabarmendu du "Koldo auzian" ez dela zigorgabetasunik egongo: "Egindakoa ordainduko dute"
"Beste egoera batzuetan gertatu ez den bezala, nire gobernuarekin ustelkeria kasu denak Justiziaren eta Estatuko segurtasun indarren esku geratuko dira, zigorgabetasunik gabe", esan du.