Ustezko ustelkeria politikoa
2024/05/30 - 21:54
Europako Fiskaltzak Koldo auziaren ikerketa bere gain hartzea eskatu dio Auzitegi Nazionalari
Kasuaren epaileari informazioa eskatu zion Fiskaltzaj ikertutako kontratuetako bat Europako funtsekin batera finantzatuta zegoela egiaztatzean, eta, adierazi duenez, horrek eskumena ematen dio orain arte Auzitegi Nazionalak egiten zuen ikerketa judizialaz arduratzeko.
2024/05/22 - 18:01
Espainiak datorren asteartean aitortuko du Estatu palestinarra
Data Pedro Sanchezek iragarri du Kongresuan egindako agerraldian. Espainiako presidentearekin batera, goizeko lehen ordua baliatu dute Irlandako eta Norvegiako ordezkariek iragartzeko eurek ere maiatzaren 28an aitortuko dutela Palestina Estatu gisa.
2024/05/22 - 12:30
Sanchezek dio emaztea "profesional zintzoa, serioa eta arduratsua" dela eta bere Gobernua "garbia" dela
Espainiako Gobernuko presidentea ziur dago Justiziak auzia artxibatuko duela, "lohia" baino ez dagoelako, eta gaineratu du badakiela "hautsi nahi dutela, baina jai dutela".
2024/05/22 - 11:55
Pedro Sanchez: ''Nire emaztea profesional zintzoa, serioa eta arduratsua da''
"Nire gobernua gobernu garbia da", gaineratu du Espainiako presidenteak. Pedro Sanchezek adierazi du PPren eta Voxen helburua bera "haustea" dela, baina ez dutela lortuko ohartarazi die.
2024/05/22 - 09:48
Albiste izango dira: Araceli Tamayoren aberriratzea, Sanchez Kongresuan eta Genero berdintasunaren indizea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/22 - 07:00
Sanchezek hitza hartuko du gaur Kongresuan, "Koldo auzia"ri eta Begoña Gomezi buruz azalpenak emateko
Espainiako Gobernuko presidenteak Europako Kontseiluaren azken ezohiko bilera azaltzeko agerraldia eskatu zuen, baina PPk beste hiru gairen inguruan azalpenak ematea nahi du: Gibraltar, Palestinako Estatuaren aitortza eta ustezko ustelkeria kasuak.
2024/05/21 - 23:05
Audientzia Nazionalak baliogabetu egin du Villarejori ezarritako 19 urteko espetxe-zigorra
Halaber, ustelkeriaren aurkako errekurtsoa onartu du, funtzionario-eroskeriaren absoluzioari aurka egiten ziona, eta delitu horrek ez duela auzi publikoari kalterik eragin behar gogorarazi du.
2024/05/20 - 18:23
Ayusoren bikotekidearen deklarazioa ekainaren 24ra atzeratu du epaileak
Madrilgo Fiskaltzak salatu zuen Alberto Gonzalez Amador, Ogasunaren kontrako bi delitu eta dokumentuak faltsutzea egotzita. Gaur goizean zuen hitzordua deklaratzeko, baina bertan behera geratu da saioa, auzian ikertutako beste bi ezin izan dituztelako lokalizatu.
2024/05/09 - 13:27
Kanarietako Osasun Kontseilaritzaren egoitza miatzen ari dira, "maskaren auzia" delakoaren barruan
2022an maskaren erosketan Kanarietako Osasun Kontseilaritzari ustez egindako lau milioi euroko iruzurra ikertzen ari da Polizia, eta auzi horrekin lotutako dokumentazio topatu nahi dute miaketan.
2024/05/06 - 14:13
Abalosek ukatu egin du Koldo Garciaren irregulartasunen berri zuenik, eta zalantzan jarri du trama bat zegoela
Ministro ohiak azpimarratu du akusatua ez zela osasun materiala erosteaz arduratzen zen batzordeko kidea.
2024/05/06 - 13:59
Jose Luis Abalosek ukatu egin du ''Koldo trama'' ezagutzen zuela
Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Garraio ministro ohi eta Kongresuko diputatuak ziurtatu du ez zuela inolako irregulartasunik ezagutzen pandemian material sanitarioaren erosketan. Horretaz gain, zalantzan jarri du sare edo trama bat zegoenik.
2024/04/30 - 15:06
Cerdanek ukatu egin du Koldo bere ''apopiloa'' zenik eta ''erantzunkizun juridikorik'' ez duela adierazi du
Koldo auziari buruzko Senatuko ikerketa batzordean, Santos Cerdanek esan du komunikabideen bidez jakin zuela pandemian sinatutako kontratuen ustezko ustelkeria sare horren berri, eta adierazi du argitara atera zenetik ez duela Koldo Garciarekin hitz egin.
2024/04/30 - 15:01
Cerdanek ukatu egin du Koldo bere "ikaslea" zela eta auzian "erantzukizun juridikoa" izan zuela
Koldo Garciak "inoiz" ez duela berarentzat lan egin esan du PSOEko Antolakuntza idazkariak Senatuko ikerketa batzordeko agerraldian.
2024/04/29 - 13:45
'Koldo auzia'ren Senatuko Batzordeak aurrera jarraituko du asteon Santos Cerdanen agerraldiarekin
Kontuen Auzitegiko presidenteak ere hitz egingo du, aurreko astean Koldo Garcia bera, Illa eta bere kabineteburu ohia izan ostean.
2024/04/26 - 14:34
Hazte Oir elkarteak ere Begoña Gomezen aurkako kereila aurkeztu du ustezko influentzia trafikoagatik
"Oinarria duen kereila bat da, gertaera eta informazio zehatzetan funtsatua", esan du talde horretako bozeramaile Miguel Tomasek.
2024/04/25 - 15:37
Espainiako Gobernuak esku hartu du Espainiako Futbol Federazioan
Kirol Kontseilu Gorenak Gainbegiratze, Normalizazio eta Ordezkaritza Batzorde bat sortzeko erabakia berretsi du, datozen hilabeteetan Espainiako Futbol Federazioaren funtzionamendua gidatzeko.
2024/04/24 - 20:50
Fiskalen Batzordeak Ayusoren mutil-lagunaren kereila artxibatzea babestu du, auziaren filtrazioarekin lotuta
Gauzak horrela, Batzordeak Angeles Sanchez Conde Auzitegi Goreneko fiskalordearen jarrera babestu du, Madrilgo presidentearen bikotekideak Pilar Rodriguez Madrilgo fiskalburuaren eta Julian Salto delitu ekonomikoen fiskalaren aurka aurkeztutako salaketa artxibatzea eskatzeko.
2024/04/24 - 20:01
Illak onartu du bilera labur bat izan zuela Koldo Garciarekin, baina azpimarratu du ''ez ziotela ezer erosi''
"Irailean Ministerioan agertu zen, hitzordurik gabe, ni ikustea eskatu zuen, materiala eskaini zezakeen enpresa bat zuela esan zidan, eta teknikariegana bidali nuen", azaldu du Osasun ministro ohiak. "Azken emaitza da ez zela ezer erosi, zero", esan du behin baino gehiagotan.
2024/04/24 - 19:40
Espainiako Gobernuak faltsutzat jo du Gomezen aurkako salaketa, eta PPk aurpegia emateko eskatu dio Sanchezi
Madrilgo epaitegi batek ikerketa abiatu du Gomezen aurka, Manos Limpiasek jarritako salaketaren ondorioz, negozioetan influentzia-trafikoa eta ustelkeriako delituak egotzita.
2024/04/24 - 13:01
Epaitegi batek eginbideak hasi ditu Begoña Gomez Pedro Sanchezen emaztearen kontra, influentzia trafikoagatik
Manos Limpias eskuin muturreko sasi-sindikatuak aurkeztutako salaketa baten harira abiatu dute ikerketa. Espainiako Gobernuko presidenteak honakoa esan du lehen erreakzio gisa: "Gertatutakoa gorabehera, Justizian sinisten dut".