'Koldo auzia'ren Senatuko Batzordeak aurrera jarraituko du asteon Santos Cerdanen agerraldiarekin
'Koldo auzia'ri buruzko Senatuko ikerketa batzordeak aurrera jarraituko du aste honetan agerraldi gehiagorekin, tartean Enriqueta Chicano Kontuen Auzitegiko presidentearenarekin gaur, eta Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariarenarekin, asteartean.
Batzordearen bigarren astea izango da honakoa, aurrekoan Koldo Garcia bera, Salvador Illa Osasun ministro ohia, Victor Francos Illaren kabinete buru ohia, eta pandemia garaian Osasun Ministerioan kargu garrantzitsua izan zuen beste pertsona bat bertaratu ostean.
Aste honetan Enriqueta Chicano Kontuen Auzitegiko presidentearen eta Santos Cerdan PSOEko 'hirugarren'aren txandak izango dira. Chicanok Kongresuan ere hitz egin zuen aurreko astean musukoen erosketari buruzko batzordean.