Société
Etxebizitza arloko Premiazko Neurrien Legearen aurkako protesta, Eusko Legebiltzarrean
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deituta, talde bat Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu da Gasteizen, Etxebizitzaren arloko Premiazko Neurrien Legea gaitzesteko. Deitzaileen arabera, legeak "eraikuntza ziklo berri bat abiatzea du helburu", eta "proletarioei murrizketak eta jabedun aberatsei baliabide gehiago ekarriko dizkie".
Administrazioak azpikontratutako enpresei ezarritako hizkuntza-eskakizunak baliogabetu ditu Euskadiko Auzitegi Nagusiak
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak partzialki onartu du CCOO sindikatuak aurkeztutako helegite bat, eta bertan behera utzi ditu administrazio orokorrean eta atxikitako entitateetan hizkuntza erabiltzeari buruz Eusko Jaurlaritzak 2023an onartutako zenbait irizpide. Epaimahaiak argudiatu duenez, hizkuntza ofizial batek ezin du bestearen gaineko lehentasunik izan, eta azpikontratatutako langileei eta funtzionarioei ezin zaie hizkuntza-eskakizun bera eskatu.
Justizia Aranarentzat plataformak Ertzaintzaren "inpunitatea" salatu eta "protestarako eskubidea" aldarrikatu du
Iker Aranarentzat justizia aldarrikatzeko kontzentrazio bat egin du aipaturiko plataformak gaur goizean Bilboko epaitegien aurrean, ustez gaztea zauritu zuen ertzainak epaitegian deklaratzen zuen bitartean.
Mentxu Ramilo Araujo politologo eta aktibistak jasoko du 2025eko Emakunde saria, emakumeen ezagutza askeari eta ahalduntze digitalari egindako ekarpenagatik
Bizkaiko Auzitegiak 5 urte eta erdiko zigorra ezarri dio DYAko presidente ohiari 2,9 milioi euro bidegabe eralgitzeagatik
Horren bazkideari 4 urte eta erdiko zigorra ezarri dio diruaz bidegabe jabetzeagatik. Auzitegiak frogatutzat jo du akusatuek "harrapatze-asmoz" jokatu zutela, modu bidegabean aberasteko GKEaren funtsak masiboki desbideratu zituen enpresa-triangelu baten bidez.
Biriatuko ordainlekua itxi egingo dute gaurko 21:00etatik biharko 06:00etara
Itxiera egun pare bat atzeratu da eguraldiaren dela eta. AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailuak eta kamioiak Irunen atera beharko dira.
Europako morterorik zaharrena aurkitu dute Trebiñun
Martinarriko historiaurreko aztarnategiaren beheko mailatik berreskuratutako artefaktua da, ezkurrak prozesatzeko erabilia, Goi Pleistozenoaren amaieran datatua.
Adin txikiko bati Bilboko Areatzan egindako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Adin txikiko mutilaren tutoreek salaketa jarri zuten pasa den abenduaren 3an, Bilboko ertzain-etxean, eta Ertzaintza ustezko erasotzailearen bila ari da.
8 kilometrorainoko auto-ilarak N-1 errepidean, Andoain parean, hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz
Sei autok istripua izan dute, baina ez da inor zauritu. Ezkerreko erreia itxita dago, eta ilara luzeak sortu dira Irunerako noranzkoan.
Athleticzaleek festa-giroan egin dute San Mameserako bidea
Athletic eta Paris Saint-Germain taldeen arteko partida hasi baino lehen, zaleak bereizita iritsi dira San Mames estadiora, baina jai giroan. Athleticen zaleek egindako ibilbidean ez dira falta izan jokalari zuri-gorriak animatzeko oihuak eta abestiak.
Rene Cassin Sariak Francesca Albanese NBEko errelatoreak Palestinako biktimekin duen konpromisoa aitortu du
Albanesek ezin izan du saria aurrez aurre jaso, agenda arazoengatik, eta epaimahaikideek jaso dute aitortza haren izenean.
Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio federazioekin lan egin dezala kirolarientzat “aseguru onuragarriagoak” aurkitzeko
PPk aseguruen kontrataziorako plataforma bat sortzea proposatu du. EH Bilduk, berriz, kiroleko osasun-arreta Osakidetzaren ardura izan dadila eskatu du. Bi proposamenak atzera bota dituzte.
Osakidetzak eta Osasunbideak maskara erabiltzea eta txertatzea gomendatzen dute, gripe kasuek gora egiten jarraitzen dutelako
Gripearen intzidentziari buruzko datuei begiratuta, aurreko urtekoa halako lau da aurtengo tasa Euskal Autonomia Erkidegoan: 438,87 kasu, 100.000 biztanleko. Nafarroan, azken astean 74 lagun erietxeratu dituzte, eta Osasunbideak 2025-2026 aldirako Neguko Kontingentzia Plana aktibatu du.
Sarrerarik gabe datozen PSGren zale ultrak geldiarazteko kontrolak egiten dabil Ertzaintza, goizetik, Biriatun eta Zarautzen
Athleticek Paris-Saint Germain taldearen kontra duen neurketa dela eta, Ertzaintza kontrolak egiten dabil, goizetik, Biriatun eta Zarautze, Paristik datozen zaleen ibilgailuak miatzeko. Sarrerarik gabe datozen ultrak Bilbora iristea ekiditea da helburua. Gutxienez, bi autobus gelditu dituzte, eta baita Frantziako matrikuladun auto ugari ere, eta makilak eta bengalak konfiskatu dituzte.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak Israelen aurkako protestetan parte hartu zutenen aurkako "errepresioa" salatu du
Iñigo Rodriguez plataformaren bozeramaileak babesa helarazi die pertsona horiei. Gogorarazi du horietako batzuei isunak jarri dizkietela, eta beste batzuk epaitu egingo dituztela, aurtengo Espainiako Itzulian eta Donostiako Zinemaldian egindako protestetan parte hartzeagatik.
Auto-ilarak izan dira goizean Villabonan, Irunerako noranzkoan, N-1 errepidean istripua izan da eta
Lau ibilgailuk istripua izan dute, 09:00ak jo barik zeudela, eta errepidearen ezkerreko erreia itxi behar izan dute. 7 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, nahiz eta 09:40ak aldera amaitu diren.
Gizon batek bikotekidea hil du, jipoia eman eta ondorioz hiru egunez ZIUn egon ondoren, Catarrojan
Erasoaren ustezko egilea atxilotu egin zuten, eta asteartean epaileak aske utzi zuen kautelazko neurriekin; erabakia hartu eta ordu batzuetara hil da emakumea, zaurien ondorioz. Asteazken goiz honetan, atxilotzeko agindua eman du epaileak, ihes egiteko arriskuagatik, eta erasotzailea berriro atxilotu dute.
Arazorik ez da izan PSGren zaleek Bilbon barrena egin duten ibilbidean
Athletic Cluben eta PSGren arteko Txapeldunen Ligako futbol partidaren segurtasuna bermatzeko, 600 ertzain inguru ari dira lanean Bilbon. 17:00etatik, trafikoa etenda dago San Mames, Euskalduna Zubia eta Jesusen Bihotza inguruetan.
Eskizaletasuna, Tolosaren eta Norvegiaren arteko lokarri, Mendifilm jaialdian
Eskia 1906an iritsi zen Tolosara, lan egitera etorri zen norvegiar talde batek ekarria. Kirol horrekiko zaletasuna errotuz joan zen tolosarren artean, eta bertan sortu zen Estatuko lehen eski kluba. Mendifilm jaialdian estreinatu den Tras la huella Noruega filmak bi herriek urteetan zehar izandako loturaz dihardu.
Pelikulak EITBren parte hartzea du.
Auto-ilarak izan dira N-1 errepidean, Legorreta parean, kamioi bat bidetik atera ondoren
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan.