OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak bere gain hartu ditu anputatutako gorputz zatien kostuak eta kudeaketa

Euskal osasun sistema publikoak instrukzio berri bat onartu du, eta, horren arabera, bere gain hartuko ditu gorpuzki horiek errausteko kostuak eta tramiteak, betiere pazientearen edo horren senideen baimena izanez gero.

osakidetza quirofano kirofanoa transplante trasplante

Osakidetzako kirofano bat, artxiboko argazki batean.

Osakidetzak bere gain hartu ditu ebakuntza kirurgiko, anputazio edo abortuen eraginez sortzen diren gorpuzkien kudeaketa eta kostuak, betiere, pazientearen edo horren senideek horretarako baimena emanez gero.

Osasun Sailak ostiral honetan jakinarazi duenez, egoera horietan kaltetuei eta horien gertukoei "erantzun gizatiarragoa, enpatikoagoa eta errespetuzkoagoa" eman nahi diete horrela. 

Hala ere, pertsona horiek horrela erabakitzen badute, errausketaren kostuak eta tramiteak beren gain hartu ahal izango dituzte, hilotz-osasunaren arloan indarrean dagoen araudia betez. 

Kasu horietan guztietan, Osakidetzak gorpuzkien kausa eta jatorria ziurtatuko duen osasun ziurtagiria emango du, ezinbesteko baldintza baita lekualdatu, erraustu edo ehorzteko tramiteak egiteko.

Osasun Sailaren arabera, anputatutako pertsonak ordezkatzen dituen ANDADE elkarteak Euskadin duen ordezkaritzari entzuteko prozesuaren ondoren hartutako konpromisoa da. 

500 eurotik gora, anputatutako gorputz-atal bat garraitu eta errausteagatik

Otsailean, hanka moztu zioten gizon baten kasua jakinarazi zion Arartekoak Eusko Jaurlaritzari. Gizonak 500 euro ordaindu behar izan zituen errausketa kostu eta tramiteengatik, eta Arartekoarengana jo zuen. Horren berri izan eta gero, gizonari dirua itzultzeko eskatu zion Arartekoak Osakidetzari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X