Hiztunen Berdintasunaren Alde: "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta"
Elkarteak defendatu du bere jarduera bakarra Osakidetzako langileen "lan-eskubideak defendatzea" dela, eta ziurtatu du "erkidegoko bigarren hizkuntza" den euskara "beti" errespetatzen dutela.
Hiztunen Berdintasunaren Alde plataformak ukatu egin du hizkuntza eskakizunekin lotutako auzibideetan egindako ustezko irregulartasunekin inolako loturarik duela, eta Errenteriako lan-eskaintzaren kasuarekin duen zerikusia "puntuala" dela esan du. "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta".
Talde horren arabera, aipatutako lan-eskaintzan izena emandako pertsona bat eurekin jarri zen harremanetan, "beste elkarte (Euskara Denontzat) baten bidez", "laguntza eske". Diotenez, "zerbait egin nahi zuen, baina ez zen helegitea jartzera ausartzen, beldur zelako". Orduan jarri zen plataformako kide bat harekin kontaktuan, eta "elkarrizketa pribatuak" izan zituzten. Argitu dute urrats hori ez zela talde gisa egin, modu pertsonalean baizik.
Horiek esanda, salatu dute "baimenik gabe" egin direla publiko WhatsApp bidezko hainbat elkarrizketa.
Halaber, Hiztunen Berdintasunaren Alde plataformak azpimarratu du bere asmoa "Eusko Jaurlaritzako eragileekin hitz egitea" izan dela beti, euskararen inguruan dituzten "kezkak eta arazoak" helarazteko. Adierazi du haien ustez "erkidegoko bigarren hizkuntza" dela euskara.
Atzo lehertu zen polemika, Argia astekariak kaleratutako ikerlan batekin. Bertan kontatzen zenez, Hiztunen Berdintasunaren Alde plataformako kideek deialdi publikoen aurkako helegiteak aurkeztuko dituzten herritarrak bilatzen aritzen dira, herritar horiek eskaintza publikoetan benetako interesa ez izan arren.
Albistea argitaratu eta ordu gutxira, baieztatu zen CCOO sindikatua eta Euskara Denontzat elkartea daudela prozesu judizialen atzean, eta Hiztunen Berdintasunaren Alde plataformarekin eskuz esku lan egiten dutela.
Euskara
Euskara Denontzat elkarteak onartu egin du Errenteriako lan-eskaintzaren kontrako helegitea jartzera animatu izana, baina ukatu egin du talde antolaturik dagoela
“Bizpahiru kasutan” laguntza eta defentsa juridikoa eskaini zutela dio Sabin Zubiri Euskara Denontzat elkartearen kideak, eta ikerketarekin “seinalamendu kanpaina” bat bultzatzea leporatu dio Argiari.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.