Euskara Denontzat taldeak onartu du jendea bilatzen zutela euskara-eskakizunen aurkako helegiteak aurkez zitzaten
Argia aldizkariak CCOO sindikatua ere lotu du prozedurarekin, helburu zuena epaitegiek atzera botatzea deialdi publikoak, euskarazko eskakizunak gehigizkoak zirela argudiatuz. Euskara Denontzat taldea izango litzateke doako abokatua ordaintzen zuena eta aholkularitza eskaintzen ziona helegitea aurkezteko prest zegoenari.
Hiztunen Berdintasunaren Alde-Unidas por la Igualdad Lingüística plataforma ez dago bakarrik hizkuntza-eskakizunen aurkako bere prozeduretan. Argia aldizkariak argitaratu duenez, Euskara Denontzat plataformak eskuz esku lan egiten du haiekin, deialdi publikoen aurkako helegiteak aurkeztuko dituzten herritarrak bilatzeko orduan. Informazio horretan argi geratu denez, gainera, ez zen beharrezkoa herritar horiek benetako interesa edukitzea prozesu publikoetan. Euskara Denontzat taldeak oraintzen omen zuen abokatu-zerbitzua eta aholkularitza eskaintzen omen zion helegitea aurkezteko prest zegoenari.
Informazioa Argia aldizkariak zabaldu zuen astearte gauean, eta CCOO sindikatua ere prozesu honekin lotzen du. Euskara Denontzat, para un euskera sin barreras plataformako kideek parte hartu izana onartu dute, baina ukatu dute CCOO sindikatua horretan nahasturik dagoela. Berez, Argiak zabaldutako informazioak audio bat jasotzen du, eta horretan Hiztunen Berdintasunaren Alde-Unidas por la Igualdad Lingüísticako taldekide batek Euskara Denontzat aipatzen du.
Audioan jasotzen denez, Euskara Denontzat izango litzateke doako abokatu bat ordainduko liokeena prozesura aurkezteko benetako interesik izan gabe deialdia errekurrituko lukeen pertsonari. Kasu honetan, bi taldeek bultzatutako prozedura Errenteriako Udalak zabaldutako deialdi batekin lotuta dago, zeinetan administrari izateko 25 plaza bete nahi ziren.
Argiak argitaratutako audioetan entzun daitekeenez, halaber, adierazten da CCOO sindikatuak “ondo-ondo zekiela” zer egiten ari ziren, eta behin baino gehiagotan aipatzen da Sabin Zubiri Rey, Euskara Denontzat taldearen presidentea eta CCOO sindikatuaren hizkuntza-politikaren arloko erreferentziazko pertsona.
Zubirik prozesuan parte hartu duela onartu du, baina Argiari azaldu dio plataformak jarduteko modu hori Errenteriako enplegu-deialdiarekin soilik erabili duela. Era berean, CCOOk parte hartu izana ukatu du.
“Prest gaude Errenterian egin moduan helegitea jartzeko beldur den edonor laguntzeko, beti ere Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-eskakizunen dekretua urratzen bada deialdian”, adierazi du Zubirik Argian.
Zure interesekoa izan daiteke
Posible al da adimen artifizialaren garapena gelditzea?
Adimen artifiziala garatzen duten enpresa nagusietako buruek galga jartzeko eskaria egin dute azken aste hauetan, gizakion kontroletik ihes egiteko arriskua izan dezakeela eta. Baina posible al da? Eta zergatik adierazten dute orain beldur hori? Hainbat aditurekin zalantza hauek argitu ditugu.
Sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu
20:30 aldera sutea piztu da Derion, Loiuko aireportutik oso gertu. Sua San Isidro auzoko baso batean piztu da, Aiartza mendian, eta oraingoz ez du eraginik izan aireportuaren funtzionamenduan. Suhiltzaileak lanean ari dira garrak itzaltzeko.
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.