Errenteriako Udalak 25 plazako lan-eskaintza bat etenarazi du, euskara eskakizunaren aurkako helegite baten ondoren
Udal administrazioko postuetarako eskaintza azaroan zabaldu zen, eta eskakizunen artean, C1 euskara maila zehaztuta zegoen lanpostu guztietan.
Errenteriako Udalak 25 plazako lan-eskaintza publiko bat etenarazi du, euskara eskakizuna dela eta, deialdiari errekurtsoa jarri diotelako. Udal administrazioko postuetarako eskaintza azaroan zabaldu zen, eta eskakizunen artean, C1 euskara maila zehaztuta zegoen lanpostu guztietan. 800 pertsonak baino gehiagok eman zuten izena.
Deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkeztu ondoren, errekurritu egin zuten Donostiako Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Sekzioan, postu guztietan C1 euskara maila eskatzen baitzen.
Egoera horren aurrean, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak eskaintza publikoa bertan behera uzteko erabakia hartu du, eta joan den astelehenean sinatu zuen prozesua etenarazteko dekretua. Bertan zehazten zenez, helegiteak eta etor litekeen ebazpenak "ziurgabetasun egoeran" uzten ditu hautagaiak.
Udalaren ardura "prozeduraren eraginkortasuna" bermatzea dela dio alkateak, eta uste du une honetan hori ezin dela bermatu.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera