La Sallek "barkamena" eskatu die Patxi Ezkiagaren biktima guztiei
Erakundeak gaur bertan publiko egin duen oharrean, biktimek “bizi izandako sufrimendua” aitortu du, bai eta "gertatutakoa prebenitzen edo detektatzen jakin ez izana” ere, eta “zubiak eraikitzeko, topaketa-bideak bilatzen jarraitzeko eta eragindako mina aitortzeko bidean aurrera egiteko” borondate argia erakutsi du.
Arartekoak aste honetan egin du publiko La Salle Ikastetxean 1976 eta 2021 bitartean Patxi Ezkiaga Lasa irakaslearen sexu-abusuen biktima izan zirenekin eta ikastetxearekin berarekin egindako lanketa prozesuaren emaitzen txostena. Horren hitzetan, La Salle ikastetxeak bana-banako erreparazio bide bat abiatuko du, biktimek eta Arartekoak berak proposatutako erreparazio kolektiboaren ordez.
Horren aurrean izan diren argitalpen eta iritzien aurrean, oharra argitaratu du Irungo La Salle Ikastetxeak, eta “barkamena” eskatu die biktima guztiei, “bizi izandako sufrimenduagatik eta une hartan gertatutakoa prebenitzen edo detektatzen jakin ez zuelako”.
“Argi eta garbi adierazi nahi dugu gertatutakoa gaitzesten dugula. Jokabide onartezinak dira, biktimei kalte sakona eta sufrimendu bidegabea eragin zietenak”, dio zuzendaritzak oharrean, eta honakoa gaineratu du: “Badakigu ezein hitzek ezin duela eragindako mina erabat erreparatu, baina uste dugu kaltea aitortzea eta barkamena eskatzea erantzukizun moral eta instituzionaleko ezinbesteko urratsa dela”.
Bertan azaldu duenez, erakundeak topaketa pertsonalak izan ditu eurengana jo nahi izan duten biktima batzuekin; “entzute sakoneko eta jarduteko modurik onenari buruzko hausnarketa uneak” izan dira, erakundearen hitzetan, “instituzionalki eskaintzeko betebeharra dugun kontsolamendua ematen lagundu ahal izateko”.
Arartekoak txosten horretan aurreratu duenez, La Sallek esan du “topaketa pertsonal eta erreparatzaileari” ekin diola, “hizpide duguna bezalako kasuak erreparatzeko, gotzain-konferentziaren, agintarien eta gobernu zentralaren [Espainiakoa] artean adostutako prozeduretara jo duten biktimekin”.
Prozedura indibidualetara jotzeko erabakiak biktimen etsipena eta ezinegona eragin duten jakitun, erreakzio horiek “errespetuz eta arretaz entzuten” dituztela adierazi dute, eta biktimekin elkartzeko biderik onena aurkitzeko “arduraz hausnartzen” ari dela La Salle, “elkarrizketa-guneak indartuz eta aitortzarako eta erreparaziorako modu egokiagoan lagun dezaketen formulak aztertuz”.
Halaber, “zubiak eraikitzeko, topaketa-bideak bilatzen jarraitzeko eta eragindako mina aitortzeko bidean aurrera egiteko” borondate argia erakutsi du oharrean.
La Sallek azpimarratu duenez, “nabarmen indartu ditugu prebentzio-protokoloak, babes-neurriak eta zaintzari buruzko prestakuntza-prozesuak”, euren ikastetxeak ikasle guztientzako “ingurune seguruak, babesleak eta konfiantzazkoak” direla bermatzeko.
“La Sallek arduraz eta umiltasunez lan egiten jarraituko du barkamena eskatzeko, elkarrizketarako guneak irekita edukitzeko eta, ahal den neurrian, zauriak sendatzen lagunduko duten aitortza eta topaketa moduetarantz aurrera egiteko”, azaldu du.
Biktimen salaketak eta Arartekoaren prozesua
Donostiako La Salle Ikastetxean 1976 eta 2021 bitartean Patxi Ezkiaga Lasa (2018an zendu zen) irakaslearen sexu-abusuen biktima izan zirenen erreparazio kolektiboari atea itxi dio La Salle ikastetxeak, Arartekoak aste honetan publiko egin duen azken txostenaren arabera.
2024ko maiatzean egin zen publiko lehen kasua, gero beste 26 biktimen testigantzak etorri ziren, eta Ezkiagak egindako abusuez gain, La Salleko arduradunek, jokabide horien jakitun izan arren, ezer ez zutela egin salatu zuten biktimek.
Arartekoaren txostenak jaso duenez, biktimekin nahiz La Salle ikastetxearekin hainbat elkarrizketa egin ondoren, Arartekoak biktimekin batera adostutako erreparazio kolektiborako proposamena egin zion La Salleri, baina horrek, biktimen mina aitortu arren, uko egin dio iraganeko arduragabekeriazko jarrera publikoki aitortzeari eta erreparazio kolektiboari.
Urtarrilaren hasieran, La Sallek Arartekoari bidalitako gutunean, irmo adierazi zion Espainiako Gotzainen Konferentziak duen PRIVA barne-protokoloaren alde egiten zuela, kasuak banan-banan aztertzeko, erreparazio kolektiboaren aukerari bidea erabat itxiz.
Horrek biktimen artean sumina eta atsekabea eragin du, jasandakoaren aitortza publikoa nahi eta behar baitzuten, Ezkiagaren abusuek eragindako zauri psikologikoak zabalik baitituzte oraindik ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.