Iruzur alerta sarreretan

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realeko zale bati 3.000 euroko iruzurra egin diote, Errege Kopako finalerako sarrerak erosten saiatu denean

Guardia Zibilak eta Ertzaintzak apirilaren 18an Sevillan jokatuko den partidarako sarreren iruzurrezko salmentaren berri eman dute, eta txartelak erosteko bide ofizialak soilik erabiltzeko eskatu dute.

MADRID, 07/03/2026.- El delantero de la Real Sociedad Mikel Oyarzabal (c) celebra su gol, durante el partido de la jornada 27 de LaLiga que disputan Atlético de Madrid y Real Sociedad este sábado en el estadio Metropolitano de Madrid. EFE/Mariscal

AEBn bizi den donostiar batek 3.000 euro galdu dituela salatu du, iruzur baten biktima izan ostean, Sevillan apirilaren 18an Realak eta Atletico Madrilek jokatuko duten Errege Kopako finalerako sarrerak erosten saiatu denean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Guardia Zibilak gaur eman du horren berri sare sozialetan, eta partida horretarako sarrerak saltzeko prozesuan iruzurrak atzeman dituztela ohartarazi du. Ertzaintzak aurretik esana zuen horretan ari zirela.

Salaketaren arabera, biktimak beste pertsona bat balitz bezala aurkeztu zen norbaiti erosi zizkion sarrerak. Iruzurgileak “istorio landua” kontatu zion ordainketa plataformaren bidez jasotzerik ez zuela justifikatzeko, eta eroslea transferentzia zuzena egiteko konbentzitu zuen.

Iruzur horren aurrean, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak sarrerak kanal ofizialen bidez soilik erosteko gomendatu dute, eta, zalantzarik izanez gero, Realarekin edo Espainiako Futbol Federazioarekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

Realak eta Atletico Madrilek sarrera kopuru bera izango dute finalerako: 25.680 sarrera izango ditu klub bakoitzak, eta horien % 85 bazkideentzat izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X