Elkarretaratzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

200 bat pentsiodun kalera atera dira Donostian

35 urte kotizatu ostean, erretiro pentsio osoa 65 urterekin jasotzea eskatzen dute. Bestalde, alargunek bizi duten arazo "larria" salatu dute; izan ere, askok ez dute 375 euro baino gehiago jasotzen.

Erretiro-adina aurretik hartu dutenek eta pentsiodunek elkarretaratzea egin dute gaur Donostian, 35 urte kotizatu ostean, erretiro pentsio osoa 65 urterekin kobratzeko. Era berean, gizarte-zerbitzuen murrizketa salatu dute. Protesta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egin dute.

200 bat lagun bildu dira gizarte-zerbitzuen eta osasun arloetan emandako murrizketak salatzeko, eta "unibertsalak, publikoak eta kalitatezkoak" izatea aldarrikatzeko. Bestalde, elkarretaratuen ordezkari pare bat Markel Olano aldun nagusiarekin bildu dira elkarrataratzearen ostean.

Martin Altuna elkarteko bozeramailearen hitzetan, alargunek bizi duten arazoa "oso larria" da; izan ere, emakume askok ez dute 375 euro baino gehiago jasotzen.

Egun pobreziaren muga maila 1.022 euroan dago, baina pentsiodungehienek hortik beherako pentsioak dituzte. Batez besteko pentsioaeuskadin 875 euroan dago eta.

EAEn 40.000 kaltetu daude, horietaik 10.000 auzi-eskea aurkeztu dute epaitegietan erretiro pentsio osoa 65 urterekin jasotzeko, betiere, 35 urteak kotizatuak izan ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X