'Opor fiskalen' gatazka, urratsez urrats
2009ko irailean Europako Lehen Auzialdiko Auzitegiak ''opor fiskalak'' arauz kontrakoak zirela berretsi zuen, eta dirua foru aldundiei itzuli behar zitzaiela agindu zuen.
Enpresei ezartzen zitzaizkien zerga-salbuespenak ziren 1993ko ''opor fiskalak''; enpresek baldintza batzuk bete behar zituzten jasotzeko: gutxieneko inbertsio bat eta enplegu kopuru zehatz bat.
''Opor fiskalak'' 1993an jarri ziren abian, EAEn krisi ekonomiko handia zegoela eta. Egoera horretan, inbertsio berriak sustatzea zuten helburu, ekonomiari laguntzeko.
Errioxako Gobernuak helegitea jarri zuen, neurriak diskriminatzaileak zirelakoan. Orduan, foru aldundiek, zerga subiranotasuna zutenez gero, Espainiakoak ez bezalako zergak ezartzeko gaitasuna zutela onartu zuen Europako Justiziak, baina salbuespenok "ezkutuko estatu laguntza" izan zirela ere esan zuen, eta "barkatutako dirua" kobratzera behartu zituen foru aldundiak.
Ez dago enpresa horien zerrenda ofizialik, baina litekeena da 350 bat izatea; guztira, 570 milioi euro itzuli beharko lituzkete.
Zer diote foru aldundiek?
Foru aldundien hitzetan, bere garaian, Europako Batzordeari galdetu zioten ''opor fiskalen'' inguruan, eta ez zuten oztoporik jaso. Ondoren, 2000 urtean, Europar Batzordeak iritzia aldatu zuen.
Bizkaiko Foru Aldundiak esandakoa egiaztatzeko frogak dituela adierazi du, baina Europako Erkidegoetako Lehen Auzialdiko Auzitegiak ez zituela onartu esan du. Ildo horretan, epaiketa-eskubideak urratu izana egotzi zion Auzitegi horri.
Foru aldundien hitzetan, 1993an Europar Batzordeak ''opor fiskalak'' baimendu bazituen, 2000 urtean ezin du "barkatutakoa" berreskuratzeko eskatu; izan ere, enpresek laguntza horiek jaso zituztenean legalak ziren. Hori da ostegun honetan zuzentzen saiatuko diren "bidegabekeria".
Dena den, Europar Batzordeak, eta bertako presidenteordea Joaquin Almuniak, ez dute horrela ikusten: onurak jasotako enpresek horiek itzultzeko eskatu dute; eta euskal ogasunek laguntza horiek itzuli dituztela ez badute frogatzen Espainiari isuna jarriko diotela agin dute.
Hala ere, isuna nork ordaindu foru aldundiek eta Espainiako Gobernuak adostu beharko lukete, Kontzertu Ekonomikoaren Legea kontuan edukiz eta Ekonomia Iraunkorraren Legea alde batera utziz. Onartu berri den Ekonomia Iraunkorreko legeak ez du Estatua Europako isunen erantzukizunetik libratzen. Izan ere, legeak EAE eta Nafarroaren salbuespenak aurrikusten ditu.
Luxenburgoko Auzitegiak arrazoia ematen badie, dirua itzuli beharko diete enpresei euskal haziendek. Arrazoia ez badiete ematen eta laguntza guztiak berreskuratu ez dituztela uste badu, auzitegiak isun bat ezarriko du laguntza guztiak itzuli bitartean edo Europako Batzordeak % 100 berreskuratu dituztela uste arte. Isuna administrazioentzat beste ''zulo'' bat izan daiteke krisialdian.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela
Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.
Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek
Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.
Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak Irango gerraren ondorioei aurre egiteko neurriak aztertuko ditu
Nafarroako Gobernuak aurreratu du Ministroen Kontseiluak ostiral honetan iragarriko dituen neurriak arretaz aztertuko dituela Nafarroan aplika daitezkeen egiaztatzeko.
"Indarberriturik eta helburua lortzetik gertuago" atera dira langile klasea eta indar sindikala, ELAren eta LABen ustez
Sindikatuen ustez, greba orokorra "klase elkartasun erakustaldia" izan da. LGS propioa lortzeko bideak zabalik daudela adierazi dute (bai patronalarekin, bai Espainiako Kongresuan) eta Jaurlaritzari eta, bereziki, EAJri, eskatu diote argitu dezala Legebiltzarrean eta Espainian dituen jarrera kontraesankorrak.
Atzoko greba orokorra "indar erakustaldia" izan zen, LAB eta ELA sindikatuen aburuz
Radio Euskadin eta Euskadi Irratian egindako elkarrizketetan LAB eta ELAko idazkari nagusiek adierazi dutenez, atzokoak "oso mobilizazio jendetsuak izan ziren, 135.000 pertsona ere batu zirela". "Indarberrituta atera gara", azpimarratu du Garbiñe Aranburu LABen koordinatzaile nagusiak.
Albiste izango dira: Greba orokorraren balantzea, Iranek Ali Larijaniren heriotza eta Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu greba orokorraren egunean
Desordena publikoak egitea leporatzen zaie. Gainera, bost pertsona ikertzen ari da eta 165 identifikatu ditu.
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.