Isuna proposatuko du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bruselak EAEko opor fiskalen auzia epaitegira eramango du berriro

Bere garaian legez kanpo utzi zituen Europak opor fiskalak. Enpresa gehienek zerga bidez jasotako laguntzak itzuli dituzte, baina denek ez.

Espainiak isuna jaso dezake, EAEko ''opor fiskalen'' auzia dela eta, Europak proposatuta. Bere garaian legez kanpo utzi zituen Europak opor fiskalak. Enpresa gehienek zerga bidez jasotako laguntzak itzuli dituzte, baina denek ez.

Gauzak horrela, Europako Batzordea opor fiskalen auzia berriro epaitegira eramateko lanean ari da.

Luxenburgoko Epaitegiak, 2009ko irailean opor fiskalak legez kanpokotzat jo zituen eta administrazioari eskatu zion, 90eko hamarkadan 30 bat enpresari emandako laguntza horiek bueltan jasotzeko.

Laguntza horiek errekuperatu ez direla iritzita, Bruselak, duela urtebete, isuna jartzearekin mehatxu egin zien. Araba eta Gipuzkoako enpresei buruz ari zen, batez ere.

Uda aurretik, 3 Foru Aldundiek, opor fiskalen gaineko informazio guztiak Bruselara bidali zituzten. Eta horrekin, auzia itxitzat eman zutela adierazi dute.

Dokumentazio guzti hori nahikoa ez dela uste du Batzordeak, eta datozen egunetan Luxenburgoko epaitegira joko du, diru laguntzak itzuli ez dituzten enpresengatik, isuna eskatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X