Balantze positiboa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iberdrolaren irabaziak % 6,6 hazi dira urteko lehen seihilekoan

Konpainia elektrikoak 1.563 milioi euroko mozkin garbia eskuratu du ekainera arte, erregulatzaileen eta berriztagarrien portaera onak eraginda batik bat.

Iberdrola konpainia elektrikoak 1.563,6 milioi euroko mozkin garbia lortu du 2011ko lehen seihilekoan, iaz baino % 6,6 gehiago irabazi du, besteak beste, negozio erregulatzaileek eta berriztagarriek lagunduta.

Iberdrolak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez, bere mozkin garbi errepikaria % 9,4 hazi da, 1.448 milioi eurora arte. Irabaziak "ingurune makroekonomiko zail batean" eskuratu dituztela azpimarratu du konpainia elektrikoak, eta bilakaera hori nazioartean egindako apustuari eta gastuak % 3,2 murrizteko erabili duten estrategia eraginkorrari esker lortu dituztela adierazi du.

Konpainia elektrikoak 15.550 milioi euroko diru-sarrerak eskuratu ditu, % 1,5 gehiago eta emaitza horiek 2011 eta 2012 urteetarako ezarritako "aurreikuspen positiboak" berresten dituztela azpimarratu du. Arlo erregulatzaileek eta energia berriztagarriek jasandako hazkuntzari esker lortu dute, batik bat, irabaziak areagotzea.

Iberdrola Renovablesek, berriz, mozkinak % 32 handitzea lortu du, 209,5 milioi euroraino. Erresuma Batuan eta AEBetan energia eolikoa indartzea lortu dute; Espainian, aldiz, % 5 jaitsi da energia mota horren ekoizpena.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X