ELA: 'Lan erreformek soldatak moztea bilatzen dute'
Adolfo Muñoz, Txiki, ELAko idazkari nagusia, eta Joseba Villarreal, negoziazio kolektiboko arduraduna, erreformak patronalaren neurrira egiten direla azpimarratu dute, bai Zapateroren garaian, bai orain Rajoy prestatzen ari denean ere.
“Ez da enplegurik sortzen; aldiz, enplegu duinaren ordez enplegu prekarioa sartzen da. Erreforma hauekin ordezkapen-efektu bat eragiten dute. Enplegu duinak desagertzen dira, eta kontratu negargarriek hartzen dute haien tokia; soldata duina zuen langile baten postuan hiru behargin prekario jartzen dituzte, hirurek batera aurrekoaren soldata osatzen ez dutelarik”.
ELAko arduradunek azaldu dute UGT eta CCOO sindikatuak negoziazio kolektiboa zentralizatzeko ahaleginak egiten ari direla Madrilen. “Honekin bi sindikatu horiek ordezkaritzaren monopolioa eta sindikatu horien finantzaketa” bilatzen dute, adierazi du Villarrealek.
Sindikatuak soldatak eta lan-baldintzak defenditu behar dituela aitortu du Muñozek. “Hau da funtsezko eztabaida, eta sindikalizatzeko eta antolatzeko beharra agerian uzten du; klase garen aldetik indar-erlazioa hobetu eta borrokatu behar dugu”.
ELAk soldaten inguruko txostena plazaratu du prentsaurreko honetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia Bilboko portuan da
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsoleko egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da azken orduotan Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak
Emandako datuen arabera, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 20.191 esku-hartze egin zituen iaz. Horietan 1862 arau-hauste antzeman ziren — 10,4 milioi euro —, eta 26.959 kontratu berrikusi; horietatik 1.788 kontratu mugagabe eta lanaldi osokoak bihurtu ziren.
Euskadik zerua ukitu nahi du aeronautikan: 110 milioi inbertituko ditu proiektu batean, eta 800 lanpostu sortu
ITP Aero izango da proposamenaren buru, eta hamabi enpresak hartuko dute parte harekin batera.
Estatutu propio baten aldeko aldarria zabaldu dute medikuek Donostian
Osakidetzan lehen arretako mediku bat egongo da gutxienez osasun-etxe bakoitzean. Baliteke urgentziazkoak ez diren ebakuntza batzuk bertan behera uztea.
Zer eskatzen dute medikuek?
Medikuen sindikatuek Estatutu Marko propioa eskatzen dute, euren lanbideak Osasunaren sektoreko gainerako lanbideetatik bereizten dituzten ezaugarriak dituela argudiatuta.
Espainiako Gobernuak gutxieneko soldataren igoera sinatuta, zenbatekoa izango da LGS berria?
Behin akordioa sinatuta, litekeena da Errege Dekretua astearte honetan onartzea, % 3,1eko igoerarekin.
Albiste izango da: medikuen greba, aireportuen eskualdatzea eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une batzuetan; datozen hilabeteak erabakigarriak izango dira"
Arantza Ruizek Confebaskeko presidentea elkarrizketatu du ETBko "12 minutos" saioan. Yagüek azpimarratu du hazkundea ez dela etengabea sektore guztietan, eta, industriari dagokionez, zuhur jokatzea komeni dela adierazi du, "datozen hilabeteak erabakigarriak" izango baitira.
Sarralle taldea osatzen duten zazpi lantegitan sei hilabeterako erregulazio txostena jarriko dute martxan
Enpresak eta langileek ez dute akordiorik lortu lantegi gehienetan, eta kontsultetarako epea agortuta, astelehenetik aurrera indarrean izango da aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea (ABEEE). Taldeak arrazoi ekonomikoak eta teknologiari lotutakoak argudiatu ditu erregulazioko txostena abian jartzeko.
Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta daude euriteen ondorioz itsaskiak hilda agertzen ari direlako
Berberetxoa % 30 garestitu da, bata bestearen atzetik izan ditugun ekaitzen ondorioz asko hil egin baitira. Galiziako itsaski-biltzaileak kezkatuta bizi dira denboraleen boladari begira, etengabeko euriek itsasadarren gazitasuna murriztu dutelako, eta, ondorioz, berberetxoen % 70 hil direlako.