Krisi ekonomikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak neurri berriak iragarriko ditu ostegunean

Ogasun ministroak azaldu duenez, Espainiako Gobernua defizit publikoaren "zauria ixteko" premiazko neurri ekonomiko berriak ari da prestatzen. Montorok ez ditu hauen nondik norakoak aurreratu.
18:00 - 20:00
Rajoyren Gobernuak neurri berriak iragarriko ditu ostegunean

tobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak astelehen honetan azaldu duenez, defizit publikoaren "zauria ixteko" premiazko neurri ekonomiko berriak prestatzen dabil Espainiako Gobernua, datorren osteguneko Ministroen Kontseilura eramateko asmoz. Hala ere, momentuz Montorok ez ditu hauen nondik norakoak aurreratu.

Bere saileko Estatuko hiru idazkariek kargu berriaz jabetzeko ekitaldia bitartean Montorok azaldu duenez, Espainian "erabakiak hartzeko gai den Gobernu bat" dagoela erakutsiko diete neurri hauek "nazioarteko bazkideei eta gainontzeko Europako herrialdeei".

Azken Ministroen Kontseiluan adostutako zerga igoerari dagokionez Montorok aitortu duenez, erabaki zaila baina beharrezkoa izan da hazkunde ekonomikoa sustatzeko, enplegua sortzeko, zerbitzu publikoak finantzatzeko eta lurralde batasuna mantentzeko.

Zergak igota esfortzu "proportzionala eta aldi baterakoa" ari zaizkie eskatzen herritarrei. "Zaila baina posiblea izango da", azpimarratu du.

Langile publikoen soldatetan egindako murrizketari dagokionez, langileria publiko eraginkorra behar da, zerbitzu publikoen bitartez, herritarren "beharrei" benetan erantzuna emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X