Akordioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gobernuak defizita gainditzen duten erkidegoak esku hartu ahalko ditu

Defizitaren aurka Estatu akordioa lortu dute erkidegoek eta Gobernuak, eta erkidegoei zorrak ordaindu ahal izateko maileguak eskainiko zaizkie.
Cristobal Montoro. Argazkia: EFE.

Aurrekontuetan oreka mantendu eta defizit publikoa kanporatzeko ''Estatu akordioa'' lortu dute erkidegoek eta Gobernuak. Montoro Ogasun ministroak azaldu duenez,  ezarritako muga betetzen ez dutenentzako zigorrak jasotzen ditu akordio horrek. Horrela, Gobernuak defizita gainditu duten erkidego horiek denbora batez esku hartu ahal izango ditu.

Mariano Rajoy presidente denetik egin duten Fiskalitate eta Finantza Politikaren Kontseiluaren lehen bileran lortu dute akordioa, eta, bertan, aurrekontuen orekarako legea ahalik eta arinen indarrean jartzeko konpromisoa hartu dute erkidegoek.

Bilera horretan, gainera, ICO mailegu linea bata irekitzeko akordiora ere heldu dira, eta, mailegu horiei esker, erkidegoek zorrak ordaindu ahalko dituzte.

Montorok azpimarratu duenez, akordio hauekin mezu garbi bidali nahi diete herritarrei, Europako kideei eta merkatuei: ''Espainia berriz ere konfiantzazkoa da bazkidea da eurogunean''.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat identifikatu dute Eusko Legebiltzarreko hesira kateatu ostean, martxoaren 17ko greba orokorraren aldeko ekintza batean

Ertzaintzako agenteek askatzeko eskatu diote, eta uko egin dionez, ertzain batek zizaila batekin katea hautsi eta identifikatu egin du. Ekintza horretan, Eusko Legebiltzarraren barruko sarreran ere pilotak bota dituzte, eta LABek deialdiaren arrazoiak gogorarazi ditu, baita Eusko Jaurlaritzaren "teilatuan pilota" dagoela ere, gutxieneko soldata propioa izateko, Bittor Gonzalez LABeko ordezkariak azaldu duenez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X