Kontsumitzaileak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2030 urtera arte elektrizitatearen prezioak goraka jarraituko du

Gainera, Greenpeacen arabera, Espainiak, 2050ean, energiaren kontsumoa % 55ean murriztu eta urtean 200.000 milioi aurreztu ditzake, energia garbien aldeko apustua egiten badu.

Elektrizitatearen prezioak modu etengabean eta 2030 urtera arte goraka jarraituko du, eta horrek inbertsio "oso handiak" egitea ekarriko du.

Hala jakinarazi du gaur Tomas Gomez Espainiako Energiaren Batzordeko kontseilariak, Europako Kontseiluak energiari buruz egindako txostena eta Greenpeacek 'Energia 3.0' izeneko dokumentuan bildutako oinarri hartuta.

Gomezen arabera, erakunde ekologistaren lanak "ikuspuntu iraultzailea" dauka eta puntu batzuetan Europako Kontseiluak 2050 urterako egin duen aurreikuspenarekin bat dator.

Bi ikerketen arabera, 2050ean kontsumituko den energiaren % 40 elektrizitatea izango da (egun % 20koa da elektrizitatearen kontsumoa) eta energia berriztagarrien kuota % 10etik % 60ra haziko omen da.

Horrez gain, Greenpeacek proposatzen duen eredua aintzat hartuta, 2050ean, Espainiak energiaren kontsumoa % 55ean murriztea eta urtean 200.000 milioi euro aurreztea posible da, "baliabide garbiak eta bideragarriak erabiltzen badira".

Jose Luis Garcia Greenpeacen ordezkariak azpimarratu duenez, "aukeratzen den bidea edozein dela ere, argi dago energia aurreztea ezinbestekoa dela".

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote.  Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X