Alonsok sindikatuei: 'Manifestazioek ez dute enplegurik sortzen'
Manifestazioek ez dutela enplegurik sortzen ohartarazi die Alfonso Alonso Kongresuko PPren bozeramaileak sindikatuei, eta lan erreforma hobetzeko proposamenak egiteko eskatu die.
Gasteizen prentsaurrekoa eskaini du Alonsok ministroen kontseiluak atzo onartutako erreformaren balorazioa egiteko.
Lan ministroak datorren astean gizarte-eragileekin bilerak egingo dituela esan du, erreforma honen inguruan "elkarrizketa" eskaintzeko.
Gobernuak eta alderdi popularrak beste "eragile-sozialak eta alderdiak erreforma honekin bat egitea" nahi duela esan du Alonsok, "Espainiako arazoei irtenbidea erreforma honen bidean eta aldaketan dagoelako".
Datorren otsailaren 19rako sindikatuek deitu dituzten mobilizazioak "legezkoak" direla onartu du, baina "ez da ezagutzen manifestazio batek enplegua sortu duen kasurik", gaineratu du. "Gobernua eta eragile-sozialak batera negoziatzen badute, ordea, sortu daitezke", ohartarazi du.
Alonsok azaldu duenez, Gobernuak eta PPk uste dute lan erreforma honek "Espainiako lan merkatua berriro eraikiko" duela eta ondorioz, onartutako "aldaketa sakonak" mantendu egingo direla berretsi du.
Alonsok Mariano Rajoyren Gobernuaren jarrera "ausarta" defendatu du, bere iritziz, lan merkatuari malgutasuna eman eta krisi egoeretan langileak kaleratzeko erraztasunak eskainiko dituelako.
PPko bozeramaileak erreforma "beharrezkoa" dela azpimarratu du, "Espainia Europara hurbiltzen duelako eta enpresak lehiakorragoak egiten dituelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosen aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoa azkenera arte mantentzeko
Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko, dagoeneko EAJren eta PSE-EEren mahai gainean dagoena.
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu du, eta 285 kaleratze iragarri
200 langile baino gehiago (152, Amurrion, eta 53, Trapagaranen) hitzartutako kaleratzeen bidez egotziko dituzte. Aldi baterako kontratudun langileak (80 bat), ordea, hilaren amaieran kaleratuko dituzte.
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.