Lan-erreformaren gakoak
ong>KALERATZEAK:
- "Gobernu honek sei aste ditu aurretik lan egiteko; maileguarekin eta zorra murrizteko planarekin zerikusia duen guztia martxorako prest egongo da, eta hauteskundeak apirilean egingo dira", Pantelis Kapsis bozeramailearen arabera.
- Lan egindako urte bakoitzeko 45 eguneko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duten lan-kontratu finkoko langileek kopuru hori mantenduko dute arau berria indarrean sartu arte, eta egun horretatik aurrera kalte-ordaina 33 egunekoa izango da. Epe bietarako muga 42 hilabetekoa izango da.
- Absentismoa ez da langile guztientzat ezarritakoarekin lotuta egongo, kaleratzea errazteko.
- Kaleratze objektiboa (lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte-ordaina emanda, langileak kaleratzeko aukera ematen du, arrazoi ekonomikoak, antolamendu-arrazoiak, arrazoi teknikoak edo produkzio-arrazoiak badira) egin ahalko da konpainiak 9 hilabetez jarraian galerak baditu.
- Bideragarriak ez diren eta hurrengo urteetan bideragarriak izango ez direla aurreikusten diren sektore publikoko erakundeak eta elkarteak arrazoi objektiboei heldu ahalko diete langileen kopurua murrizteko.
- Lan-erregulazioko txostenak bideratzeko, aurretik administrazio-baimena behar izatea desagertuko da.
- 100 langile baino gehiago kaleratzen dituzten enpresek enpresatik kanpo gutxienez sei hilabetez lana emateko plana prestatu beharko dute.
KONTRATUAK:
- 50 langile baino gutxiago dituzten enpresa txikiek eta ertainek lan-kontratu mugagabe berri bat erabili ahal izango dute. 30 urtez azpiko lehen langile bat kontratatzeagatik 3.000 euro inguru deduzituko dituzte.
- Langabearen kontratu berriko soldata eta jasotzen duen diru-laguntzaren % 25 bateragarriak izango dira.
- Abenduaren 31tik aurrera ezin izango dira 24 hilabeteak gainditzen dituzten aldikako kontratuak lotu.
- Kontratu mugagabe bakar batean bildu dira arrunta eta enplegu egonkorra bultzatzekoa, azken honetarako ezarritako baldintzak jasotzen dira.
- Formakuntza eta ikasketa kontratu bat hartu ahal izateko gehienez 30 urte izan beharko dira langabezia tasa % 15era jaisten den arte.
- Jarduera batean formakuntza aldia amaitu eta gero, langileak formakuntza eta ikasketa kontratuak erabili ahal izango ditu beste sektore batzuetan. Formakuntza enpresan bertan ere jaso ahal izango du lantegiak horretarako instalakuntzak edota irakasleak baditu.
- 30 urtez azpiko gazteen kontratazio mugagabea sustatzen da 3.600 eurorekin, langabezian denbora asko daramatenek, berriz, 4.500 euro jasoko dituzte.
FORMAKUNTZA:
- Langile guztiek, enpresak ordainduta, lanpostuarekin zerikusia duten 20 orduko formakuntza jasotzeko eskubidea izango dute urtean.
- Langileak jaso duen formakuntza biltzen duen kontu bat sortuko da.
HITZARMENAK:
- Epea bete duten hitzarmen kolektiboak gehienez bi urte luzatu ahalko dira. Horrela, "ultrajarduera" bukatuko da.
- Akordiorik lortu ezean, gatazka egoeran murgilduta dagoen alde batek jo ahal izango du Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalera edota erkidegoek horiek bideratzeko duten erakunde baliokidera; epaile bat izendatuko dute eta gehienez 25 eguneko epean ebatzi beharko du.
-Enpresa hitzarmenek lehentasuna izango dute horien gainetik daudenen aurrean.
- Zailtasunak dituzten enpresek hitzarmena ez betetzeko aukera izango dute. Eragile sozialekin akordiorik ez badago, enpresak Hitzarmen Kolektiboetarako Aholku Batzorde Nazionalari nahitaezko bitartekaritza eskatzeko aukera izango du.
BESTEAK BATZUK:
- Langileen aldi baterako ezgaitasuna aztertzeko mutuekin elkarlana estutuko da.
- Lan Ikuskaritzaren plan berezia proposatu dute iruzurrari eta ezkutuko ekonomiari aurre egiteko.
- Langabeziaren diru-laguntza jasotzen dutenek interes orokorreko zerbitzuak egin ahal izango dituzte gizartearen onurarako, erakunde publikoen elkarlan hitzarmenei esker.
- Aldi baterako laneko enpresek lanpostu agentzia pribatu gisa jardun ahal izango dute lurralde guztian barreiatuta dituzten sukurtsalak eta lan merkatuan duten esperientzia direla eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Osasun mentala eta itxaron-zerrendak, Nafarroako lan-absentismoaren gorakadaren gakoak
Langileen % 67k ez zuen bajarik izan 2025ean, baina talde txiki batek biltzen ditu absentzia-egun gehienak, Absentismo Barometroaren arabera.
Esportazioak % 4,5 murriztu dira urtarrilean Euskadin, eta inportazioak % 6,1
2026ko lehenengo hilabeteko saldo komertziala positiboa izan da, 113,2 milioi eurokoa, eta esportazioen eta inportazioen arteko harremana neurtzen duen estaldura tasa % 105,5ekoa.
Brenta % 13 jaitsi da, kolpetik, Trumpek Irango erasoak etengo dituela iragartzearekin bat; 100 dolar ingurura itzuli da gero
Trumpen iragarpena islatu egin da Ibex 35ean, saio erdian lehengoratu eta % 1,08 igo da, 16.893,9 punturaino.
Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara
Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei.
Osasun Ministerioak apirilaren 9rako deitu ditu autonomia erkidegoak medikuen grebaz hitz egiteko
Ostiral honetan ohiko osoko bilkura egingo dute pazienteen eta Osasun Sistema Nazionalaren kudeaketa publikoaren lege aurreproiektuen berri emateko.
Lanbidek aurreikusten du martxoa enplegu-datu positiboekin amaituko dela: "Oraindik ez dira nabaritzen krisi geopolitikoaren ondorioak"
Francisco Pedraza Lanbideren zuzendari nagusiak, Radio Euskadin egindako elkarrizketan, adierazi du "zalantza asko" daudela "epe ertainera begira".
Erregaiaren prezioek behera, astelehenari ekiteko, krisiaren aurkako neurriak igandean indarrean sartu ostean
Zerbitzugunearen arabera, erregaien prezioak litroko 15-20 zentimo jaitsi dira. Neurriak jada indarrean dauden arren, Diputatuen Kongresuak onartu beharko ditu; datorren ostegunean, martxoaren 26an, bozkatuko dituzte neurriak.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute San Mameseko zabalgunean, Bilbon
Athletic-Betis partidaren atarian lan-erregulazioaren eta altzairutegia ixtearen kontrako jarrera azaldu dute. Gainera hitzartutako kaleratzeei atxikimendua emateko prozesua kritikatu dute, eta dudan jartzen dute benetan 301 langilek izena eman duten.
LABek "ez du derrigorrezko kaleratzerik onartuko" Tubos Reunidosen
Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak adierazi du ez dutela enpresaren "xantaia" onartzen, eta erantsi du ez dutela onetsiko 300 langile kaleratu behar izatea enpresaren bideragarritasunaz negoziatzen hasteko.
Indarrean dira Irango gerrak sortutako krisiaren aurka Espainiako Gobernuak hartutako neurriak
Elektrizitatea eta erregaiak merkeagoak dira, besteak beste, BEZa % 21etik % 10era jaitsi delako.