Sindikatu abertzaleek greba orokorra deitu dute martxoaren 29rako
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatu abertzaleek greba orokorra deitu dute martxoaren 29rako, EAEn eta Nafarroan, Espainiako Gobernuak onartutako lan erreformaren aurka. Deialdia ostiral honetan aurkeztuko dute.
Erreformaren kontra protesta egitea ez ezik, "Euskal Herriaren eskubide sozialak eta laboralak" defendatzea ere izango dute helburu.
Lanuzteen aurkezpen ekitaldia ostiral honetan egingo dute, 11:00etan, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Bilbon, eta Nafarroako Gobernuaren Lan Kontseilaritzan, Iruñean. Ondoren, adierazpenak egingo dituzte.
Batasun sindikalik gabe
Bezperan, CCOO eta UGT-Euskadi sindikatuek lan erreformari erantzun bateratua emateko dei egin zuten. Oraingoz, baina, badirudi ez dela posible izango batasun sindikala.
Nolanahi ere, deialdiak ELA eta LAB estrategia bateratuetara itzultzea ekarri du. Izan ere, Bildu erakundeetan sartu eta gero, bi sindikatu nagusien arteko harremanak kolokan izan dira.
Bien bitartean, Espainian ez dago argi sindikatu nagusiek ere greba orokorra egiteko asmoa duten. Aste honetan bertan, Candido Mendez UGTko idazkari nagusiak esan du sindikatuek ez dutela "interesik" greba egiteko, helburua "egoera zuzentzea" baita.
Hamabigarren greba orokorra
Demokrazia garaian EAEn egingo den hamabigarren greba orokorra izango da martxoaren 29rako deitu duten hau, eta ez da azken urteotan lan-erreforma baten aurka deitu duten lehena.
Izan ere, 2010eko ekainaren 29an ELA, LAB, ESK, STEE, Ehne eta Hiru sindikatuek orduko lan-erreformaren aurkako greba orokorra deitu zuten. CC.OO. sindikatuak ere deialdia egin zuen egun horretarako. Hiru hilabete geroago, irailaren 29an, CC.OO., UGT, CGT, ESK sindikatuek eta Sindikatuen Arteko Konfederazioak egin zuten deialdia, lan-erreformaren aurka orduko hura ere.
Enpresaburuak, aurka
EAEko Enpresaburuen Bilguneak ''bertako ekonomiarentzat erabat kaltegarritzat" jo du sindikatu abertzaleek martxoaren 29rako lan-erreformaren aurka deitutako greba orokorra. ''Erabat kaltegarria izateaz gain, hobetzeko beharrezkoa den elkarrizketari irrazionalki ezetz esatea dakar", gaineratu dute; izan ere, ''EAEko ekonomiak "inoizko atzeraldirik txarrenari" aurre egin behar dio herritar guztien "ahalegin eta nekearekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.
32 urteko langile bat hil da Zumaiako enpresa batean, pieza handi batek jota
Estaños Matiena enpresan jazo da ezbeharra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa horrek hainbat salaketa zituen prebentzio-araudia ez betetzeagatik, sindikatuak salatu duenez.
UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek akordioa sinatu dute Arabako garbiketa-hitzarmenerako
ELA eta LAB sindikatuek, aldiz, baztertu egin dute aurreakordioa, "amore ematea" delakoan, eta "atzerakada nabarmena" dakarrela iritzita. Uste dute "langileak erosteko ahalmena galtzeko arriskuan" egongo direla, "azken bost urteetan gertatu den bezala".
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan
Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.
EAEn batez besteko soldata % 3,6 haziko da 2026an, KPIaren gainetik beste urte batez
LKS Nextek egindako ikerketa baten arabera, profil profesional teknikoak, industrialak, digitalak eta AAri eta datuen analisiari lotutakoak dira gehien behar direnak.
KPIa bost hamarren moteldu da espainiar estatuan urtarrilean, % 2,4raino
Hiru hilabetez jarraian jaitsi da KPIa, 2025eko urrian azken 16 hilabeteetan izandako igoerarik handiena ( % 3,1) jasan ostean.
Lanbide arteko gutxieneko soldata % 3,1 igotzea adostu du Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin
CEOE eta Cepyme patronalek ez dute igoera babestu. Lanbide arteko gutxieneko soldata hilean 1.221 eurokoa izango da (14 paga), 518 euro gehiago urtean, eta neurriak atzerako eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Traktoreak kalera atera dira gaur Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, EBren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka
Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartu dira 10:00etan, Gasteizen 10:30ean irten dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.
Jose Antonio Jainagak Talgoren presidentetza hartu du Carlos Palacio ordezkatuta
Enpresaria Arabako konpainiako aholkularia zen euskal partzuergoak erosi zuenetik.
LABek grebara deitu ditu EAEko eskola publikoetako jangeletako langileak otsailaren 24, 25 eta 26rako
Hitzarmen esparru horretan gehiengoa duen sindikatua da LAB, eta gainerako sindikatuei dei egin die mobilizazioekin bat egin dezaten.