Greba orokorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako sindikatuek lanuztea deitu dute martxoaren 29rako

Sindikatu abertzaleek deitutako greba orokorrarekin bat egiteko deialdia egin diete Euskadiko osasun arloko langileei.
Osakidetzako sindikatuek lanuztea deitu dute martxoaren 29rako
Osakidetzako sindikatuek lanuztea deitu dute martxoaren 29rako. Argazkia: EFE

ong>Euskadiko osasun arloko sindikatuek (SATSE erizaintza sindikatuak, SME Euskadiko Medikuen sindikatuak, FFHE erietxeetako medikuen federazioak, SAE erizaintza laguntzaileen sindikatuak eta UTESE osasun arloko teknikoen bilkurak) greba deituko dute martxoaren 29rako, eta bertan parte hartzeko deialdia egin diete arlo honetako langileei. Sindikatu abertzaleek deitutako greba orokorrarekin bat egiteko deialdia da.

"Gobernuak onartu berri duen lan-erreforma agresiboaren aurrean protesta egiteko helburua du da 24 orduko lanuzteak. Era berean, osasun sistema kudeatzeko modua eta murrizketak ere salatu nahi ditugu'', azaldu dute ohar batean.

''Gastuak murrizteko Jaurlaritzak ezarri dituen politikek modu adierazgarrian ari dira eragiten osasun arretan, kalitatea murriztuz''.

Lan baldintzak ere okerrera egiten ari direla salatu dute.

''Bajak, faltak eta oporrak ez dira betetzen, lan taldeak murrizten dira eta etengabe daude kolapsatuta zerbitzuak'', salatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Mitxel Lakuntza ELA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak

Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X