Europako Batzordea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia zigor lezaketela ohartarazi du Europako Batzordeak

Ekonomia gaietarako Europako bozeramaileakk gogora ekarri du Espainiaren aurkako isunak jarri ditzaketela, defizitaren helburua betetzen ez badute.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EFE

Europako Batzordeak esan du zorrotz jarraituko duela Espainiak agindutako neurriak betetzen dituen ala ez, eta, ondorioz, isunak jartzeko aukera baztertzen ez duela azpimarratu du.

Ildo horretan, gogora ekarri du 2010ean Espainia kutsatu ez bazen, Zapateroren Gobernuak ezarritako helburuak bete zituelako izan zela.

"Zifrak argi daudenean, Europako Batzordeak analisia egingo du eta, beharrezkoa bada, gure gomendioak egingo ditugu, Hitzarmenaren 126. artikulua aintzat hartuta", esan du Amadeu Altafaj Ekonomia gaietarako Europako bozeramaileak.

Artikulu horrek Barne Produktu Gordinaren % 0,2ko isunak jartzea ahalbidetzen du, herrialde batek gehiegizko defizita badauka eta egoera horren aurrean neurri eraginkorrak hartzen ez baditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X