Ekaina arte ez dute berrikusiko Espainiaren defizita
Mariano Rajoy presidentea ez da 2012ko defizitaren malgutasunaz aritu ostegun honetan Bruselan egin duten Europako Kontseiluaren lehen jardunaldian, ''berau ez baitzen gaia lantzeko toki egokia''.
''Hau ez da hemen lantzen den gai bat. Niri ez dit inork galdetu. Gaia ez da ekaina arte itxiko, eta, beraz, arrazoizkoa eta zentzuzkoa dena oinarri hartuta egingo ditugu aurrekontuak'', esan du lehen eguneko goi-bilera bukatuta.
Gaur bertan gastu-muga eta 2012ko aurrekontuen oinarri izango den ildo makroekonomikoa onartuko du Ministroen Kontseiluak. Murrizketa berriak egon litezke.
Zorroztasuna, Van Rompuy eta Serbia, lehen eguneko protagonistak
Ostegun honetan hasita, bi eguneko goi-bilera egingo dute Bruselan Europar Batasuneko gobernuburuek eta estatuburuek. Lehen jardunaldian zorroztasun politikaren alde egin dute berriz. Bileran, hazkundea sustatzeko neurriak eta esparru ekonomiko berria aztertuko dituzte. Azken puntu horren ondorioz, baliteke herrialde batzuen defizit helburuak leuntzea. Edonola ere, eta Espainiaren inguruan galdetuta, hainbat buruzagi defizit helburuak jaistearen kontra azaldu dira.
Eurogunean langabezi mailak marka guztiak hautsi berri dituenean eta Grezian, Espainian era beste herrialde batzuetan Europak bultzatutako neurrien kontra deitutako protestak egin berri direla jarri da abian udaberriko goi-bilera hau.
"Enplegua sortuko duen hazkundea sortu behar dugu'', esan du Van Rompuyk. Lehen jardunaldi honetan bi urte eta erdirako Europako Kontseiluaren presidente izendatu dute berriz.
Serbia atxikimendurako hautagai ofiziala izendatu dute, baina, irailerako utzi dute Errumania eta Bulgariaren inguruko erabaki, Holandak jarritako betoaren ondoren.
Sarkozy gabe ekin diote bilerari, hauteskunde kanpainarekin Baionan zela bertan izan dituen istiluengatik berandu iritsi baita Bruselara.
De Guindos, negoziazio lanetan eurotaldearen bileran
Espainiaren defizit-muga malgutzeko negoziazio lanetan aritu da ostegun honetan Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa Bruselan, eurotaldearen bileran (aurtengo defizita % 8,5etik % 4,4% jaistea behartzen duen neurrian malgutasuna eskatu du Espainiak). Maiatzerako espero du De Guindosek Bruselaren erabakia.
Adostutako muga 2,5 puntu gainditu du Espainiak, eta desbideratze horren arrazoiak, Gobernuak aurki onartuko duen gastu-mugaren nondik norakoak eta 2012ko aurrekontuen oinarriak azaldu dizkie De Guindosek euroguneko ekonomia ministroei.
"Zergak finkatzeko Espainiak ahalegin berezia egingo duela ziurtatu diet berriz; baina egoera aldatu egin da, denek dakite'', azpimarratu du ministroak.
Espainiak gaurkotutako egonkortasun plana Bruselara igorri ondoren hartuko dute bertan defizitaren inguruko erabakia. ''Maiatzean izango dugu erantzuna'', aurreratu du ministroak.
Greziaren bigarren erreskateari ez diote behin betiko baiezkoa eman
Euroguneko Finantza ministroek ez diote behin betiko baiezkoa eman nahi izan Greziaren bigarren erreskateari. Aurrera pausuak eman dituen arren, oraindik ere legedian aztertzeko neurriak daudela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.