Langabezia datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainia, langabezia gehien duen Europako herrialdea

Euroguneko langabezia-tasak beste marka bat hautsi du eta % 10,7an ezarri da. Espainiak dauka tasarik altuena (% 23,3), Grezia, Irlanda eta Portugalen aurretik.
Europar Batasunean 24.325 milioi pertsona egon ziren lanik gabe urtarrilean. EFE
Europar Batasunean 24.325 milioi pertsona egon ziren lanik gabe urtarrilean. EFE

Langabezia-tasak okerrera egin du Europan eta Espainia da langabe gehien dituen herrialdea. Eurostatek emandako datuen arabera, euroguneko langabezia-tasak beste marka bat hautsi zuen eta urtarrilean, % 10,7an ezartzeraino. Espainian, berriz, langabezia-tasa % 23,3ra igo da jada, abenduan baino beste bi hamarren gehiago.

Bestalde, Europar Batasunean langabezia-tasa % 10,1ean ezarri zen urtarrilean, abenduan baino hamarren bat gehiago eta 2011ko urtarrilean baino sei hamarren gehiago.

Eurostaten arabera, Europar Batasunean 24.325 milioi pertsona egon ziren lanik gabe urtarrilean, horietako 16.925 milioi euroguneko herritarrak ziren. 2011ko urtarrilarekin alderatuta, Europar Batasunean 1.488 milioi langabe gehiago izan dira eta eurogunean 1.221 milioi gehiago.

Langabeziaren hazkuntza txikiena Austrian (% 4), Herbeheretan (% 5) eta Luxenburgon (% 5,1) eman da. Hazkuntza-tasa altuenak, berriz, Espainiak (% 23,3), Greziak (% 19,9), Irlandak eta Portugalek (biak % 14,8rekin) dituzte.

Urte arteko datuak aintzat hartuta, langabeziak Grezian izan du hazkuntzarik handiena, % 14,1etik % 19,9ra igaro baita; bigarren lekuan Txipre dago (% 6,3tik % 9,3ra) eta hirugarren tokian Espainia (% 20,6tik % 23,3ra).

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X