Goi-bilera Bruselan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Kontseiluak hazkundea sustatzeko neurriak aztertuko ditu gaur

Rajoyk bere erreformak azalduko ditu, baina seguro aski goi-bileran ez dute eztabaidatuko defizit helburuak leuntzeaz.
Jose Manuel Durao Barroso eta Herman Van Rompuy. EFE
Jose Manuel Durao Barroso eta Herman Van Rompuy. EFE

Europar Batasuneko gobernuburuek eta estatuburuek Europako Kontseiluaren udaberriko goi-bilera abiatuko dute gaur Bruselan. Bertan, hazkundea sustatzeko neurriak eta esparru ekonomiko berria aztertuko dituzte. Azken puntu horren ondorioz, baliteke herrialde batzuen defizit helburuak leuntzea, baina gaur ez dituzte helburu berriak hizpide hartuko.

Hain justu, Espainiaren interes handiena defizitaren eztabaida da. Izan ere, Mariano Rajoyren Gobernuak defizit helburua murriztea nahi du, eta Bruselak hurrengo egunetan egitea espero du.

Dena dela, Bruselak ohartarazi du ez duela gaia hizpide hartuko Espainiak 2011ko Aurrekontuen desbideratzeari eta 2012ko Aurrekontuei buruzko datuak eman arte.

Espainiak % 8,51eko defizita dauka une honetan, eta Bruselak aurten % 4,4ra jaistea agindu zion.

Gai-zerrenda

Goi-bileraren hasieran, Hogeita zazpiek Herman Van Rompuy aukeratuko dute berriz Europako Kontseiluko presidente, karguan 2014 arte jarrai dezan.

Ondoren, buruzagiek lan-afari bat egingo dute, eta bertan herrialde bakoitzaren garapenak aztertuko dituzte, hots, erreformak, zergak, hazkundeak, pentsio-sistemak...

Hazkundeari dagokionez, estatu kideak herrialde bakoitzarentzako lehentasun nazionak identifikatzen saiatuko dira.

Horren ostean, eztabaida eurogunean oinarrituko da. Berez, ez dute eurogunearen goi-bilera propiorik egingo, Alemaniak uko egin baitzion, baina Europako Egonkortasun Mekanismoaren (MEDE) ekarpenak aztertuko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira, lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Behineko kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian lan egiteagatiko plusik ez jasotzea edota lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak izatea salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X