Eurotaldearen bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estutu bai; baina... itotzeraino?

Eurotaldearen presidenteak De Guindos ministroa itotzearen plantak egin ditu, eta horrek, serio-serio, ahal bezala eutsi dio txantxari. Defizitaren desbideratzea azaltzeko dago ministroa Bruselan.
Juncker presidentea De Guindos ministroa ''itotzen''. Argazkia: EFE

Juncker presidentea De Guindos ministroa ''itotzen'', edo horren plantak egiten, behintzat, izan da astelehen honetan Eurotaldearen bilerak utzi digun irudia. Txantxak egiteko oso zalea omen da Juncke Eurotaldearen presidentea, baina, De Guindosi behintzat, ez omen dio grazia handirik egin.

Espainiak Europan bizi duen egoera erakusteko irudi ezin hobea izan da, dena den.

Espainiako defizitaren desbideratzea azaltzeko egin du Bruselara bidaia Ekonomia ministroak. Europarekin adostutako muga % 4,4koa bazen ere, Espainiak % 5,8koa iragarri du berriki. Bi eguneko bilera bukatu berria zela, Europako beste buruzagiei aurretik ezer esan gabe egin zuen Rajoyk defizit berriaren iragarpena, eta horrek hautsak harrotu omen zituen Europan.

Haserre horren isla al da gaurko irudia? Argi dago Europak Espainia estutzen duela, baina... itotzeraino?

Txantxa, behintzat, besarkada batekin bukatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X