Estatuak bere gain hartuko du 5.000 milioiko murrizketa
Estatuko Administrazio Zentralak hartuko du bere gain Bruselarekin adostutako defizit-muga berriak eskatzen duen 5.000 milioi euroko murrizketa, Cristobal Montoro Ogasun ministroak jakitera eman duenez. ''Gastua eragingo luketen proiektuei uko eginez'' eta ''neurri fiskal orekatuen bidez'' egingo du Gobernuak murrizketa.
Diputatuen Kongresuan eman du Montorok Gobernuaren asmoen berri. Bertan, 2012ko gastu-muga onartu dute, aldeko 179 botorekin (PP eta UPN). Kontrako 133 boto jaso ditu proposamenak (PSOE, IU, ezker anitza eta talde mistoko alderdirik gehienak), eta 27 abstentzio izan dira (CiU, EAJ, UPyD, CC eta Foro).
118.565 milioi eurokoa izango da aurrekontuetarako gastu-muga, joan den urtekoa baino % 4, 7 gutxiago. Ministerioen gastuetan % 12,5eko murrizketa aurreikusi dute.
Estatuak bere gain hartuko du 5.000 milioiko murrizketa
Astearte honetako bilkuran Eurotaldearen bileraren ondoren % 5,8tik % 5,3ra jaitsi den defizit-muga berriak eskatzen duen 5.000 milioi euroko murrizketaz ere aritu dira. Horri aurre egiteko, ''bidezkoak izango ez liratekeen'' zergak igotzea baztertu egin du ministroak, eta ''gastua eragingo luketen proiektuei uko eginez'' eta ''ahulei eragingo ez dieten neurri fiskal orekatuen bidez'' egingo du Gobernuak murrizketa, Montorok aurreratu duenaren arabera.
Ministroak ohartarazi duenez, Administrazio Zentralak murrizketaren zatirik handiena bere gain hartzeak ez du esan nahi erkidegoen gastu-muga malgutu egingo denik, eta 2012rako % 1,5eko muga bete behar dutela gogorazi du.
Defizit berria ''lor daitekeen helburu bat da'', ministroaren hitzetan. ''2013an gastuan egin beharreko murrizketa 2012ra aurreratzea dakar Bruselak eskatutako murrizketak'', azaldu du.
Estatuak % 0,87ko defizita izan zuen urtarrilean
9.313 milioi euroko defizita izan zuen estatuak urtarrilean, BPGren % 0,87, Ogasun Ministerioak emandako datuen arabera. Diru-sarrerak eta egindako ordainketak kontuan hartuta, 9.040 milioi eurokoa izan zen defizita (2001ko urtarrilean 7.706koa izan zen). Urtean zehar kontuek izango duten bilakaeraren adierazgarritzat hartu beharra ez dagoela azpimarratu du Ministerioak.
Estatuko Administrazio Zentralak hartuko du bere gain Bruselarekin adostutako defizit-muga berriak eskatzen duen 5.000 milioi euroko murrizketa, Cristobal Montoro Ogasun ministroak jakitera eman duenez. ''Gastua eragingo luketen proiektuei uko eginez'' eta ''neurri fiskal orekatuen bidez'' egingo du Gobernuak murrizketa.Diputatuen Kongresuan eman du Montorok Gobernuaren asmoen berri. Bertan, 2012ko gastu-muga onartu dute, aldeko 179 botorekin (PP eta UPN). Kontrako 133 boto jaso ditu proposamenak (PSOE, IU, ezker anitza eta talde mistoko alderdirik gehienak), eta 27 abstentzio izan dira (CiU, EAJ, UPyD, CC eta Foro). 118.565 milioi eurokoa izango da aurrekontuetarako gastu-muga, joan den urtekoa baino % 4, 7 gutxiago. Ministerioen gastuetan % 12,5eko murrizketa aurreikusi dute.Estatuak bere gain hartuko du 5.000 milioiko murrizketaAstearte honetako bilkuran Eurotaldearen bileraren ondoren % 5,8tik % 5,3ra jaitsi den defizit-muga berriak eskatzen duen 5.000 milioi euroko murrizketaz ere aritu dira. Horri aurre egiteko, ''bidezkoak izango ez liratekeen'' zergak igotzea baztertu egin du ministroak, eta ''gastua eragingo luketen proiektuei uko eginez'' eta ''ahulei eragingo ez dieten neurri fiskal orekatuen bidez'' egingo du Gobernuak murrizketa, Montorok aurreratu duenaren arabera.Ministroak ohartarazi duenez, Administrazio Zentralak murrizketaren zatirik handiena bere gain hartzeak ez du esan nahi erkidegoen gastu-muga malgutu egingo denik, eta 2012rako % 1,5eko muga bete behar dutela gogorazi du.Defizit berria ''lor daitekeen helburu bat da'', ministroaren hitzetan. ''2013an gastuan egin beharreko murrizketa 2012ra aurreratzea dakar Bruselak eskatutako murrizketak'', azaldu du.Estatuak % 0,87ko defizita izan zuen urtarrilean9.313 milioi euroko defizita izan zuen estatuak urtarrilean, BPGren % 0,87, Ogasun Ministerioak emandako datuen arabera. Diru-sarrerak eta egindako ordainketak kontuan hartuta, 9.040 milioi eurokoa izan zen defizita (2001ko urtarrilean 7.706koa izan zen). Urtean zehar kontuek izango duten bilakaeraren adierazgarritzat hartu beharra ez dagoela azpimarratu du Ministerioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko Aireportuko aparkalekuak doakoa izateari utziko dio 2027tik aurrera
Aenaren arabera, aireportuaren jarduera "nabarmen" hazi da, eta horren ondorioa izan da erabakia. Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusiak esan du hedabideen bidez izan duela erabakiaren berri.
Tubos Reunidoseko langileek enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uztea eta erakundeen inplikazioa eskatu dute
Amurrioko lantegiko Tubos Reunidoseko langileek manifestazioa egin dute asteazken honetan, 242 kaleratze proposatzen dituen enplegu-erregulazioko espedientearen aurka. Bilbon egindako mobilizazio batean, sindikatuen ordezkariek gutun bat aurkeztu dute enpresaren bulegoetan, espedientea bertan behera uzteko eskatuz.
Nafarroako Gobernuak Irango gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko laguntzak iragarri ditu
Hasiera batean, harmonizazio-dekretu bat onartu dute, estatuko neurriak foru-araudira egokitzeko, baina aurreratu du neurri fiskal propioak lantzen ari dela, hala nola, PFEZren ordainketak atzeratzea.
Etxeko hegaztien ustiategietan ezarritako konfinamendua kendu dute, partzialki
Arrisku eta zaintza bereziko eremuetan mantendu egingo da neurria: Nafarroan, 12 udalerritan jarraituko dute etxaldeetako hegaztiek konfinatuta, eta EAEn, sei herritan.
Aldundiek neurri fiskalak iragarri dituzte Irango gerraren eragina arintzeko
Hartutako neurrien artean daude zerga-zorrak salbuespenen epeak luzatzea, PFEZren ordainketa zatikatuak egitetik salbuestea eta BEZaren itzulketen izapideak azkartzea, enpresei finantzaketa handiagoa eskaintzeko.
EBk telelana sustatzea, abiadura mugak murriztea eta hegazkinez bidaiatzea saihestea proposatu du, erregaia aurrezteko
Dan Jorgensen Energia komisarioak azpimarratu du arreta berezia jarri behar dela garraio sektorean, eta jardunbide onen dekalogo bat proposatu du, energia krisiari aurre egiteko. Esan duenez, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioek luze joko dute.
Euskal partzuergoak Ayesa Digital erosi du
Iñigo Ucin presidente ez-exekutibo eta Manuel Baraza kontseilari delegatu ariko dira. Operazioan, Indar Karterak, BBK-k, Eusko Jaurlaritzak, Vital Fundazioak eta Tekneik osatutako partzuergoak Ibermatica zena erosi du.
Euriborra % 2,565era igo da, 2022ko urritik izan duen hileko hazkunderik handiena
Ekialde Hurbileko gerrak petrolioaren eta gasaren prezioetan eragin dituen igoerek ziurgabetasuna eraman dute merkatuetara eta inflazioaren beldurra zaldu dute banku zentraletan. Ondorioz, hipoteka aldakorrak kalkulatzeko erabiltzen den indizea gora begira jarri da.
Etxebizitzen prezioa % 12,8 igo da Euskadin, eta % 16, Gipuzkoan
Hala, EAE Espainiako hirugarren erkidego garestiena da, metro koadroko 2.631 euroko batez besteko prezioarekin.
Jaurlaritzak elektrizitate-sorkuntza berriztagarria bikoiztuko du 2030era arte, 80 milioiko inbertsio publiko-pribatuarekin
Horrekin batera, 'Lehentasunezko jarduketa-eremuak' izeneko dokumentu bat diseinatu du Jaurlaritzak, parke eolikoak eta fotovoltaikoak "modu errealista eta arrazionalean" hedatzeko. Guztira, eguzki-energiako eta energia eolikoko 11 'planta handi' aurreikusten dira 2030erako.