Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

De Guindosek Osasunean eta Hezkuntzan erreformak iragarri ditu

Ekonomia ministroak esan duenez, erreformek "merkatuen funtzionamendua hobetzea" dute helburu. Banketxeen sektorean ere berregituraketa egongo dela iragarri du.
18:00 - 20:00
De Guindosek zerbitzu publikoetan erreforma ezinbestekotzat jotzen du

Luis de Guindos Ekonomia ministroak Gobernuaren hurrengo erreformak iragarri ditu, hezkuntzan eta osasunean. Gainera, Espainiak krisi ekonomikoa gainditu eta "indartuta" aterako dela ziurtatu du.

Alemaniako "'Frankfurter Allgemeine" egunkarian egin duen elkarrizketa batean, de Guindosek ukatu egin du Espainiak Greziaren, Irlandaren edo Portugalen pausoak jarraituko dituenik. "Egoera gaindituko dugu eta atzerriko laguntzarik gabe, gainera, indartuta aterako gara", adierazi du. "Espainiak akats asko egin ditu iraganean, eta ezegonkortasuna eragin du horrek, baina orain arazo horiek zuzentzeko lanean ari gara".

Gobernuak "zerbitzu publikoetan, batik bat hezkuntzan eta osasunean" erreformak egingo dituela gaineratu du Ekonomia ministroak.Horrek "erkidegoen gastuaren arrazionalizazioa ekarriko du" eta "merkatuen funtzionamendua hobetzea" du helburu.

Honen harira, banketxeen sektorearen berregituraketa aipatu du. Era horretan, "banketxe gutxiago izango dituen, baino indartsuagoa eta osasuntsuagoa izango den finantza sektorea izango dugu", esan du.

"Ondare txarra jaso dugu, baino orain, lau urtetan egin ez dena sei hilabetetan egin behar dugu", defendatu du Ekonomia ministroak. Espainia "berriz ere Europar Batasunaren konfiantzako bazkidea" izango dela esan du.

Aurten ekonomiak % 1,5 behera egin ostean "hobekuntza txikia" izango dela adierazi du. Hobekuntza ekonomikoa zerbitzuen sektoreak eta turismoarenak ziurtatuko dutela uste du.

Sarkozyk, beste behin

esan du, presidentetzarako hauteskunde-kanpanian, François Hollande hautagaiak eta, orokorrean sozilistek, irabaztekotan, Espainiak eta Greziak bizi duten egoera izango duela bere herrialdeak.

"Ezkerraren alde egiten duten herrikideei esan nahi diet Grezia eta Espainia izango dutela. Hori da espero daitekeen emaitza" Sarkozyk Saint Raphaelen

egindako ekitaldi batean esan duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X